FC BARCELONA 5-1 REAL SOCIEDAD

Gehiegizko zigorra

Realak bost eta bat galdu du Estadi Johan Cruyffen eta, markagailuak esan dezakeena esan arren, aurpegia eman dute eta partida lehiatzen egon dira azken txanpara arte.

Etxekoak oso nagusi izan dira lehen ordu laurdenean. Txuri-urdinek ezin izan dute zelai erditik pasa eta ahal izan duten moduan eutsi diote. Marionaren jaurtiketa desbideratua, Grahamen beste bat, Oshoalaren errematea ate gainetik eta, laugarrenean, gola, Leilak area kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren. Hortik aurrera, partida berdindu egin da eta kataluniarrek ez dute ia arriskurik sortu. Realak berea aprobetxatu du, ordu erdira, eta Nerea oso azkar aritu da falta ateratzen eta Nahikari pasea ematen, eta honek ezin hobeto amaitu du jokaldia norgehiagoka berdintzeko. Eta atsedenaldia baino lehen, zorte txarreko jokaldi batean, etxekoak aurreratu egin dira Nuriak baloia bere atera desbideratu ostean.

Berriro ere, neurketaren hasierako minutuetan bezala, beste martxa bat jarri diote etxekoek, baina ez dute lehen zatian adinako arriskurik sortu. Jabetza haiena izan arren, aukerak eta iritsiera arriskutsuak nahiko parekatuak egon dira. Txuri-urdinek aurpegia eman dute uneoro, eta modu guztietara saiatu dira. Baina bost minutu pasatxoan, azken txanpan, hiru golekin erabaki dute partida kataluniarrek. Lehendabizi Alexiak, handik gutxira Martak eta azkenik Marionak.

Orain, geldialdia selekzioen partiden ondorioz eta bi aste barru, lehiatzera berriro ere. Gipuzkoarrek RCD Espanyol hartuko dute Zubietan. Akatsak zuzentzea eta ondo egindakoa azpimarratzea, eman dezakeena baino gehiago izan baita. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Catalina, A. Pereira, Torrejon, Leila, Mapi, Mariona, Martens (Losada, min. 71), Hamraoui (Patri, min. 81), Alexia (Aitana, min. 81), Graham (Crnogorcevic, min. 85) eta Oshoala (Hermoso, min. 71).

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R. (Iraia, min. 81), Maitane (Itxaso, min. 46), Gemma (Palacios, min. 66), Cecilia (L. Baños, min. 46), Franssi, N. Eizagirre (Amaiur, min. 81) eta Nahikari.

Golak: 1-0: Leila, min. 16; 1-1: Nahikari, min. 32; 2-1: Nuria R. (b.a.), min. 41; 3-1: Alexia, min. 77; 4-1: Marta, min. 83; 5-1: Mariona, min. 85

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Graham, Mapi eta Martari eta kanpoko Tejada, Itxaso eta Luciari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!