SANSE 4-1 DEPORTIVO ALAVES B

Geldiezinak

Vídeo

Sansek Deportivo Alaves B hartu du mendean arratsalde honetan Zubietan lau eta bat irabazi onoren bigarren zati izugarri bati esker.

Lehen zatian nahiko berdinduta egon da, txuri-urdinak baloiaren jabetzarekin baina sakontasun handirik gabe eta defentsa gasteiztarraren artean zulorik aurkitu gabe. Abagune onenak kanpokoen aldetik iritsi dira, Gaguaren errematerekin eta Godoyren beste batekin, oso gutxigatik kanpora joan direnak. Kontraerasoan min egitea lortu dute, baina zorionez ez dute asmatu.

Bigarren zatian gure filiala gehiago izan da minutuek aurrera egin ahala eta sartutako gol bakoitzarekin. Lobetek, Navarroren pasearen ostean eta ezkerkada ukaezinarekin, markagailua ireki du. Handik gutxira, Navarro bera izan da aldea handitu duena beste ezkerkada bikain bati esker eta Martinen asistentziaren ostean. Bost minutu eskasetan, bi eta huts. Azken txanpan, Karrikaburuk, area ertzetik egindako eskuinkada izugarri batekin, eta Alkainek, baloia berreskuratu eta atezaina buruz burukoan gainditu ondoren, partida erabakita utzi dute. Orobiogoikoetxeak, amaierarako bost minutura, arabarren ohorezko gola egin du.

Bosgarren garaipena jarraian lidergoan lehen fasea amaitzeko. Harrigarria. Baina hau ez da gelditzen, bigarren fasea datorren astean hasiko baita. Gehiagoren bila. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, Arambarri, Pacheco, Jimenez, Gonzalez de Zarate (Aranzabe, min. 76), Petxarroman (Aldasoro, min. 76), Navarro (Karrikaburu, min. 76), Turrientes (Alkain, min. 68), Martín (Olasagasti, min. 68) eta Lobete.

Deportivo Alaves B: Castro, Keller, Llacer, Erraji, Balboa, S. Garcia (A. Gutierrez, min. 63), V. Lopez (Alexandru, min. 76), Illescas, Berlanga (Rafael, min. 76), Gagua (Rebbach, min. 63) eta Godoy (Orobiogoikoetxea, min. 79).

Golak: 1-0: Lobete, min. 49; 2-0: Navarro, min. 55; 3-0: Karrikaburu, min. 78; 4-0: Alkain, min. 83; 4-1: A. Gutierrez, min. 86

Epailea: Holgueras Castellanos. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Balboari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!