REAL SOCIEDAD 4-0 VILLARREAL CF

Geldiezinak

Vídeo

Bostetik bost. Izugarria. Denboraldiko bosgarren garaipena gaur goizean iritsi da Zubietan, Villarreal lau eta huts mendean hartuta.

Dinamika honetan gaudenean, haizeak alde jotzen du. Eta lehen zatia horren isla izan da. Hiru jaurtiketa atera eta hiru gol. Eraginkortasunik handiena. Lehenengoa Nerearen area ertzeko eskuinkada batekin iritsi da. Gol bikaina. Bigarrena eta hirugarrena, bata bestearen atzetik, jokoaren ordu erdia bete baino lehen: bigarrena, Mirariren bidez, bere aldaratze bat aprobetxatuta iritsi da, eta hirugarrena, Amaiurrena, Nerearen pase sakon baten ondoren eta Alonso buruz burukoan mendean hartuta.

Bigarren zatiak gipuzkoarren sendotasuna eta jokoa irakurtzeko gaitasuna frogatzeko balio izan du. Castelloarrak ahal izan duten modu guztietan saiatu dira norgehiagokan sartzeko, baina ez dute horretarako aukera argirik sortu. Defentsa txuri-urdina, horma bat. Azken txanpan eta kontraeraso batean, Nereak txuri-urdinen laugarren gola lortu du Amaiurren asistentziaren ondoren.

Sailkapenaren goialdean jarraitzeko garaipena. Gipuzkoarren denboraldi hasiera ikusgarria. Datorren astean, gehiago. Rayo Vallecano bisitatuko dute. Aurrera Reala!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Etxezarreta, Tejada, Nuria R. (Izarne, min. 62), I. Arnaiz (Maddi, min. 62), Gaby (Gemma, min. 77), Pleuler, Mirari (Claudia, min. 46), N. Eizagirre (kap.) (Franssi, min. 77) eta Amaiur.

Villarreal CF: T. Alonso, Olivia, I. Miguelez, Y. Gimenez (Laura Royo, min. 84), Cienfu, S. Medina (Sara Bermell, min. 72), Sheila (Vera Rico, min. 84), Soldevila, Belen (Pinel, min. 63), Ainoa (Bea Prades, min. 72) eta Lara Mata (kap.).

Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 4; 2-0: Mirari, min. 26; 3-0: Amaiur, min. 28; 4-0: N. Eizagirre, min. 74

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi die etxeko Olivia, I. Miguelez eta Y. Gimenezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!