REAL SOCIEDAD 3-0 UD GRANADILLA

Geldiezinak

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du, denboraldiko bederatzigarrena, Granadillari hiru eta huts irabazita, txuri-urdinen bigarren zati ikusgarriari esker.

Berdintasun eta intentsitate handia lehen zatian. Gainera, maila honetan sasoi onenean dauden bi talderen arteko lehia. Aukerak ere banatuta egon dira. Lehenengoa Vanegasen falta zuzen batekin iritsi da, bere ezkerkada apur bat desbideratu joan ostean. Kanpokoen erantzuna berehala iritsi da eta Martin-Prietok, buelta erdian egindako errematearekin, markagailua inauguratzeko zorian egon da. Iraia ere urrutitik saiatu da Alinek kornerrera bidali duen jaurtiketa gogor batekin. Atsedenaldiaren aurretik, lehen zatiko azken jokaldian, Martin-Prietok bere botetan izan du gola, area barrutik zutoina urratuz kanpora joan den erremate batekin.

Eta huts eta batetik bat eta hutsekora igaro gara partida berriz hasi eta berehala. Erdiko saketik, txuri-urdinek jokalari guztien artean jo eta konbinatu dute baloia Emmari iritsi zaion arte, honek buruz burukoan gola sartzeko. Jokaldi ikusgarria eta definizio hobea. Txuri-urdinek min egiten jarraitu dute, eta Franssik, Nerearen pase bikain bate ondoren, barkatu egin du gola oihukatzen ari ginenean kanpora joan den erremate batekin. Eta minutu gutxi batzuk geroago, Emmak, Nerearen pase sakonaren ondoren, ez du barkatu bigarrena sartzeko, lehen golaren antzeko jokaldi batean. Txuri-urdinen erakustaldia ez da hor gelditu eta amaierarako ordu laurdenera, Nerea festara gehitu da penalti puntutik partida erabakita uzteko.

Denboraldiko bederatzigarren garaipena bigarren postua mantentzeko. Ikusgarria. Eta orain, geldialdia selekzioen ondorioz, aho zapore ezin hobearekin. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Iraia, Etxezarreta, Vanegas, Nuria R., I. Arnaiz (Pleuler, min. 86), Emma (Mirari, min. 74), Gaby, Gemma, N. Eizagirre (kap.) (Amaiur, min. 74) eta Franssi (Claudia, min. 86).

UD Granadilla: Aline Reis, Aleksandra, Cubedo (Ange Koko, min. 61), Sara L., Patri Gavira, Pisco (cap.), N. Ramos (Arito, min. 84), Claire (Sandra, min. 85), Paola H. (S. Doblado, min. 61), Maria Jose (Goad, min. 85) eta Martin-Prieto.

Golak: 1-0: Emma, min. 46; 2-0: Emma, min. 65; 3-0: N. Eizagirre (p.), min. 74

Epailea: Espinosa Rios. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Aline Reisi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!