REAL SOCIEDAD 3-1 ATHLETIC CLUB

Geldiezinak

Vídeo

Derbia etxean geratu da. Reala nagusi izan den partida zirraragarri honetan, Sorlothen, Kuboren eta Oyarzabalen golek hiru puntu berri eman dizkiote Realari, erritmo geldiezina mantenduz. LaLigan jarraian lortutako laugarren garaipenak ametsetako posizioan mantentzen ditu txuri-urdinak.

Derbia bizi, indartsu eta parekatuta hasi da. Aukerak banatu dira, lehenengo Braisek kanpotik egindako jaurtiketa batekin, gutxigatik kanpora joan dena, eta gero Iñaki Williamsen bolea batekin, Remirok ondo urrundu duena. Realak gehiago izan du baloia eta kontrol orokorra kontraerasoan ateratzen zen Athleticen aurka. Ordu erdia baino lehen, Zubeldiaren aldaratze ausarta aprobetxatuz, Sorlothek, adimentsu, lehenengoa sartu du ezkerkada batekin area barrutik maniobra on baten ondoren. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Kubok txuri-urdinen aldea bikoiztu du, ziur, denboraldiko gol politenetako batean. Vivian gainditu eta, Simonen aurrean, baloia zutoin motzean jarri du banderako gol batean. Athleticek ia berehala erreakzionatzea lortu du, atsedenaldira iritsi gabe, Sanceten gol on batekin, Remiro bolea gurutzatu batekin gainditu eta gero.

Bigarren zatiaren hasierak gipuzkoarren alde egin du. Yerayk penaltia egin dio Kubori, zuri-gorriak txartel gorria ikusi du eta hamaika metroetatik Oyarzabalek ez du barkatu hirugarrena markagailura igoz. Reala suspertu egin da eta, nagusitasunean, oso erraz iritsi da gora. Braisek gola sartzeko aukera ona izan du, eskuinarekin egindako errematea Simonek salbatu ostean. Azken txanpan, partida kontrolpean zegoela, erritmoa moteldu egin da eta txuri-urdinek ondo erabili dituzte baloia eta tenpoak, txartel gorriaren ostean Athletici hazten utzi gabe.

Garaipen berri bat, berezia, desberdina, egunetan dastatzen dena. Gainera, Anoetan errekorra hautsi da. Derbia derbia da. Eta Reala Reala da. Eta gero eta “errealagoa”. Txuri-urdin, txuri-urdin maitea, beti maite, maite maitea…

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap)(Gorosabel, min.76), Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Merino, Silva (Navarro, min.76), Brais Méndez (Illarra, min.89), Take (Barrenetxea, min.76) eta Sorloth (Oyarzabal, min.49). 

Athletic Club: Unai Simón, De Marcos (kap), Vivian, Yeray, Yuri, Dani García (Zárraga, min.66), Vesga, Sancet (Paredes, min.66), Nico (Muniain, min.76), Williams (Raúl García, min.76) y Guruzeta (Berenguer, min.58). 

Golak: 1-0: Sorloth, min.25. 2-0: Take, min.37. 2-1: Sancet, min.40. 3-1: Oyarzabal (pen.), min.63. 

Epailea: Cuadra Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Take, Sorloth, Zubeldia, Le Normand eta Zubimendiri eta kanpoko Dani Garciari. Txartel gorria erakutsi dio Yerayri 61. minutuan. 

Asistentzia: 38.342 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!