REAL SOCIEDAD B 2-0 REAL SPORTING DE GIJÓN

Geldiezinak

Gure bigarren taldeak laugarren garaipena jarraian lortu du Zubietan Sporting de Gijón taldeari 2-0 irabazita. Txuri-urdinek gogor ekin diote partidari; Ane Isasisasmendi protagonista izan da ezker hegaletik eta partidako lehen bi abaguneak izan ditu, baina Carbajalek asmatu egin ditu bere asmoak. Gure filialak behin eta berriz erasotzen eta aukerak sortzen jarraitu du. Arrondok partidako argiena izan du langara bidali duen erremate batekin eta ondoren Carbajalek harrapatu duen aldaratzearekin. Txuri-urdinak nagusi izanda iritsi dira atsedenaldira. 

Bigarren zatian, indarrak parekatu dira eta asturiarrak lehen gol aukerak izaten hasi dira, baina ez dute asmatu. Partida amaituta zegoela zirudienean, jokalaririk nabarmenenak, Ane Isasisasmendik, ez du huts egin buruz burukoan, donostiarrak aurretik jarriz. Golaren ostean, kanpokoak berdinketa lortzen saiatu dira eta Etxartek kontraeraso bat ederki aprobetxatu du 2-0ekoa jartzeko. Beste garaipen ikusgarri bat gure bigarren taldearentzat. Datorren astean Bizkerre taldea izango dute aurkari Zubietan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Berganza, Etxeberria (Etxarte, min. 88), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), El Amraoui (Carrera, min. 88), Esteberena (Mugabure, min. 65), Zunzunegi, Arrondo (Losada, min. 88), Isasisasmendi eta Murillo (Echeverria, min. 74).

Real Sporting de Gijón: Carbajal, Cueto (Sobero, min. 24), Rosa, Andreu, Sofía (Del Corral, min. 54), Yaiza (Ari, min. 46), Ainhoa (Campoamor, min. 89), Testa, Abril, Arratia eta Ávila (Hernando, min. 89). 

Golak: 1-0: Isasasmendi, min. 92; 2-0: Etxarte, min. 95.

Epailea: Naroa Garayalde. Txartel horia atera die kanpoko Abril eta Ainhoari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!