NAZIOARTEKO REAL SOCIEDAD TXAPELKETA

Geroz eta gutxiago falta da

Aste Santu bakoitzero bezala, Zubietako instalazioak harrobiko futbolaren erdigune izango dira. Beste urte batez goi mailako klubak bilduko dituena, eta bere harrobia zaintzeagatik azpimarratuak direnak. Larunbatean hasiko da txapelketa eta astelehenean jokatuko dira finalak.

Nazioarteko Txapelketak azken urtetako formato arrakastatsuarekin jarraitzen du, Zubietan jokatuko da eta bi kategoriatan banatu: 17 eta 13 urtez azpikoak. Prestigio dun klubez gain, Real Madrid, Valencia CF, Leeds United, Sporting de Portugal, Celta de Vigo eta CA Osasuna, Realeko bi klub konbenitu ere arituko dira, Tolosa CF eta EDF Logroñok txartela lortu baizuten Zubietan amaitu zen aurreko fasean eta urtarriletik Gipuzkoan zehar jokatu zena.

Iaz bezala, Realeko abonatuek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne, ETB 4k zuzenean eskeiniko dituenak (13 urtez azpikoa, 11:30 / 17 urtez azpikoa, 12:30). 

Formakuntza hitzaldiak

Nazioarteko Txapelketan parte hartzeaz gain, Zubietako instalakuntzetan hainbat hitzaldi eskainiko dituzte klub parte hartzaileak. Real Sociedad, Leeds United eta Valencia CF ostiral arratsaldean eskainiko dituzte. Hitzaldi hauetara joateko izen eman hemen:

futbolbase@realsociedad.eus edo 943-376035 telefonoan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!