FC Barcelona 2-1 Real Sociedad

Gertu izan dugu

Realak 2-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka, garaipena besterik ezagutzen ez duen taldearen aurka, aurreko ligako txapeldunaren eta txapeldunordearen artean jokatu den partidan. Txuri-urdinak azken unera arte saiatu dira Johan Cruyff Arenan eta ligako liderren aurka puntuak lortzea merezi izan dute.

Etxekoek partidako lehen minututik aurrea hartu nahi izan dute markagailuan, eta pase luze baten ondoren, Oshoala bakarrik geratu da atezainaren aurka, baina mirariz iritsi da Tejada baloia kentzeko. Baina Reala ez da zimurtu eta bere planteamenduarekin jarraitu du, defentsan ondo eutsi du eta kataluniarrei min egin diezaieketen eraso azkarrak sortu ditu. Eta horietako batean, Jensenek lehen zatiko argienetako bat izan du. Abiaduraz irabazi dio defentsari eta Pañosen aurrean bakarrik jarri da, baina bere jaurtiketak ez du aterik aurkitu. Jensen bera izan da beste jokaldi garrantzitsu baten protagonista, area barruan jaso, Codina erregateatu eta ezkerrez errematatu du, baina baloia zutoinaren ondotik urrundu da. Eta Jonatan Giraldezen jokalariek ateratako korner batean, kontraeraso azkar bat egiteko aprobetxatu dute txuri-urdinek, atezainaren aurka bakarrik geratu da Franssi, eta honek partidako aukerarik argiena barkatu du. Eta lehen zatia amaitzen ari zela zirudienean, donostiarrek kontraeraso ezin hobea egin dute. Baloiak Le Guillyren oinetan amaitu du arean, eta honek barrura bidali du baloia, jaurtiketa gurutzatu batekin, Reala aurretik jartzeko Johan Cruyff Arenan. Txuri-urdinen lehen zati ikusgarria izan da, non FC Bartzelonako jokalari paregabeek baino aukera argi gehiago izan dituzte.

Bigarren zatiko lehen minutuek ez dute lehenengoaren joera bera izan. Aukerak bigarren 45 minutuen hasieran gelditu egin dira, txuri-urdinak atzean ondo kokatuta eta etxekoak partida berdindu nahian. Baina 62. minutuan, Torrejonek zalantzazko posizio batean jaso du baloia, eta erremate on baten ondoren, partida berdintzea lortu du. Realak oso ondo erantzun dio berdinketari, eta hainbat aukera argi sortu ditu, hala nola Amaiurrena, pase ezin hobea eman baitio Gabyri, baina venezuelarraren erremateak ez du aterik aurkitu. Reala askoz ere arrisku gehiagorekin iritsi da bigarren zati honetan ere, eta Natalia Arroyoren jokalarientzat bigarren gola iritsiko zela zirudienean, etxekoek kornerra atera dute, eta Bronze jokalariaren jauzi handi batekin txuri-urdinen defentsari aurrea hartu dio markagailuan 2-1ekoa jartzeko 89. minutuan. Donostiarrak partida berdintzen saiatu dira luzapenean, baina ez dute merezi izan duten gola lortu.

Realak ligako liderrei aurre egiteko adinako kalitatea duela erakutsi du, 90 minutu eman baitituzte une oro aukerak sortzen. Oso harro zuetaz! Datorren astean, Reale Arenan jokatuko dute Levanteren aurka. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Paños, Torrejón, Codina (Bronze, min. 74), M. León, Nuria R. (Crnogorcevic, min. 46), Aitana, Guijarro, Walsh, Pina (Geyse, min. 46), Paralluelo (Mariona, min. 46) eta Oshoala (Rolfo, min. 46). 

Real Sociedad: A. Nanclares, Le Guilly (Etxezarreta, min. 82), Tejada, Vanegas, Andreia (Maddi, min. 82), Gaby G., Gemma, Franssi (Uria, min. 76), N. Eizagirre (Iris, min. 59), C. Marcos eta Jensen (Amaiur, min. 59).

Golak: 0-1: Le Guilly, min. 43; 1-1: Torrejón, min. 62; 2-1: Bronze, min. 89.

Epailea: Elia Martinez. Etxeko Aitana eta Pañosi eta kanpoko Tejadari atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!