VENEX, REALAREN BABESLE BERRIA

Giharren errekuperaziorako lankidetza

Vídeo

Realak akordioa lortu du VENEXekin 26/27 denboraldiaren amaierara arte babesle ofizial bihurtzeko. Japoniako marka hori, kirolean errekuperaziorako produktu eta zerbitzuetan espezializatua, klub txuri-urdinari giharren errekuperaziorako azken belaunaldiko irtenbide berritzaileak emateaz arduratuko da, bai Zubietan, bai gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldearen bidaietan.

Akordioa joan den igandean sinatu zen Anoeta estadioan. Nobuyuki Hishinuma, VENEXeko zuzendaria eta COO, konpainiaren ordezkari gisa joan zen ekitaldira.
VENEX konpainia aitzindaria da "errekuperazio aktiboa" deritzonean. Urteak daramatza jantziak bere teknologia den PHT (Platinum Harmonized Technology) garatzen. Zuntz berezi horrek larruazalaren hartzaileengan eragina duela frogatu du. Enpresa 2015etik ari da lanean Alemanian eta Europako beste herrialde batzuetan.


Jokin Aperribay, Realeko presidentea:

VENEXekin egindako akordio honek, kirol arloan eragin positiboa izateaz gain, Japoniako merkatu gorakorrean garatzen jarraitzeko balio digu. VENEXek bikaintasuna bilatzeko gure estrategia indartzen du, baita gure taldeen inguruan ere, eta oso pozik gaude".


Nobuyuki Hishinuma, VENEXeko zuzendaria eta COO:

“Guretzat harro egoteko modukoa da Realarekin lankidetzan aritzea, munduko liga onenetako batean maila gorenean lehiatzen den klubarekin. Konbentzituta gaude gure teknologia japoniarrak eta ‘Errekuperazio Zientzian’ oinarritutako ikuspegiak eliteko kirolarientzako diferentzia marka dezaketela. Gure ezagutza eta esperientzia guztia taldearen zerbitzura jarriko dugu”.









Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!