Realak eta Kosnerrek beren konpromisoa berritu dute, zeinaren bidez klimatizazioko marka ezagunak babesle txuri urdin izaten jarraituko du 2024-2027 denboraldian. Bi erakundeen arteko lankidetza hainbat ekintzatan nabarituko da, eta Kosnerrek klubaren aktibo jakin batzuetan izango duen ikusgarritasunean ere.
20 urte baino gehiagoko ibilbidea eginda eta gure lurraldean oso errotuta egonda, Kosner erreferentziazko marka bihurtu da berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren aldeko apustuari esker, eta aire girotuko, berokuntzako eta aerotermiako ekipoetan merkatuan dagoen katalogo zabalena duelako.
Kosner produktuak kanal profesionalaren bidez bakarrik eros daitezke, zehazki Saltoki Taldearen salmenta puntuetan, Kosnerren banatzaile esklusiboa baita, Gipuzkoan lau salmenta puntu izanda.
Reala pozik dago bi erakundeen arteko konfiantza sinatu duelako berritze honekin, eta funtsezko balioak diren jasankortasunaren eta ingurumen konpromisoaren alde aurrerapausoak ematen jarraitzea espero du.
Jakin gehiago Kosnerri buruz HEMEN.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin