JOMA SPORT, REALAREN BABESLE TEKNIKO BERRIA

Laster arte, Joma!

Vídeo

Realak eta Joma Sportek aliantza estrategiko garrantzitsua sinatu dute, nazioarteko marka uztailetik aurrera talde txuri urdinaren babesle tekniko ofiziala izan dadin. Hola, bi erakundeak proiektu komun berritzaile eta anbiziotsu batean murgildu dira, non Realak eta Jomak ordezkatzen dituzten balioak primeran uztartzen diren.

Duela sei hamarkadatik hona, Joma erreferente bat izan da kirol ekipamenduan, Espainiako kirolaren arrakasta askotan ibili baita laguntzen. Joma munduko konpainia handiekin buruz buru lehiatzen da, eta etengabeko ikaskuntzan, abangoardian eta teknologia berrietan ez ezik izateko eta egiteko modu hurbil, natural eta apalean eta ahaleginaren kultura oso errotu batean ere oinarritu du merezitako ospea.

Uztailaren 1etik aurrera, Realak eta Jomak beren bideak lotuko dituzte eta lankidetza harreman sendo eta berritzaile baten aldeko oinarriak finkatzen hasiko dira.

Jokin Aperribayren adierazpenak

Jokin Aperribay presidenteak akordio hau baloratu du: "Realarentzat poztasun handia da akordio hau tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen izen handiko marka batekin lortu izana. Reala arrakasta-ibilbide batetik dator, eta ziur gaude jarraipena izango duela Joma bezalako marken babesari esker. Bikaintasuna bilatzen dugu eta Joma bidelagun bikaina da helburu hori lortzeko”.

Joma enpresako kontseilari delegatu Alberto Lopezen adierazpenak

Joma Sporteko kontseilari delegatu Alberto Lopezek hauxe adierazi zuen: "Joman, lanean jarraitzen dugu produkturik onena eskaintzeko, etengabeko bilakaera teknologikoari eutsiz eta kirolean dena ematen dutenei onena emateko eguneroko konpromisoarekin”. 

“Horregatik, pozten gaitu Realarekin lankidetzan aritzeak, eta hunkitzen gaitu Ligan eta Europako lehiaketetan bidelagun izateak. Batasun hori funtsezko urratsa da Joma Sportentzat futbolean, eta ohorea da klubaren babesle tekniko ofiziala izatea. Bikaintasunarekiko konpromisoa eta onena eskaintzeko anbizioa dira Joma filosofiaren funtsezko ezaugarriak, eta ezaugarri horiek Realarekin partekatzen ditugu".

Joma Sporti buruz

Futbola Jomaren DNAren parte da hasieratik. Fructuoso Lopezek 1965ean sortu zuenetik izan duen bilakaera azkarra berehala geratu zen agerian kirol honetan. 80ko hamarkadan, markak ekipamenduen garapenera jauzi egin zuen, eta berrikuntza teknikoaren abangoardian kokatu zen, errendimendu handiko ehunak sartu zituela eta.

90eko hamarkadan, Joma futboleko oinetakoen merkatuaren buru gisa nabarmendu zen, eta sektorea irauli zuen “futbolean kolorea” sartuta, kode tradizionalak hautsiz eta oraindik ere hor dagoen aztarna utziz. Gaur egun, Joma da Espainian ekipamenduen merkatu kuota handiena duen marka.

Ordutik aurrera, markak etengabeko hedapen prozesuari ekin zion liga eta lehiaketa nagusietan, eta arrakasta handiak lortu zituen babestutako taldeekin batera. Gaur egun, Joma etengabe hazten ari da, 300 talde profesional baino gehiago babesten ditu eta munduko futbol lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartzen du, Munduko Kopa barne.

Ibilbide horrek islatzen du Jomak futbolean izan duen bilakaera, non berrikuntza, errendimendua eta nazioartekotzea ardatzak izan diren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!