Gogoratu gure historia partida aurretik eta ondoren

Larunbatean Realeko Museoak bere ateak irekiko ditu berriro gure abonatuentzat. Iraila hasieran martxan jarritako ekimen honek izan duen harrera ona dela eta, bazkideentzat eta partidarako sarrera duten guztientzat neurri hau mantentzea erabaki da. Gure historia gogoratzea gosegarri onena izango da motorrak berotzeko Atletico de Madrid aurkako partidaren atarian. Gure momentu onenak gogora ekartzeaz gain, aisialdirako tartea ere egongo da Museoan dauden X Box One kontsolekin. Larunbatean Museoa 10:30etatik 13:30etara zabalduko da eta arratsaldean, partida ondoren, 19:30ak arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!