REAL SOCIEDAD 2-1 SEVILLA FC

Gol bikainen bidez

Vídeo

Bi gol izugarriri esker Realak garaipena lortu du, nahiz eta azken unera arte sufritu behar izan duen horretarako. Barrenek eta Sadiqek sartutako golek balio handiko hiru puntu ziurtatu dituzte bigarren zatian asko estutu duen Sevillaren aurka.

Partida ezin hobeto hasi da, hirugarren minuturako etxekoak aurretik jarri baitira. Barrenek, arearen albotik egindako falta zuzen batean, Dmtrovic engainatu du baloia aterantz jaurtita. Sevillarrek erreakzionatu egin dute En-Nesyriren jaurtiketa batekin, baina txuri-urdinak izan dira berriro jo dutenak. Sadiqek, banakako jokaldi batean, aurkariei izkin egin die eta, urrun-urrunetik, baloia barrura bidali du. Reale Arenako historian ikusitako golik onenetakoa.

Bigarren zatian kanpokoak gehiago luzatu da eta, arrisku handirik sortzen ari ez zen arren, En-Nesyriren burukada batean aldea murriztea lortu dute. Golarekin andaluziarrak hazi egin dira eta berdinketa lortzeko aukera ona izan dute zutoinarekin topo egin duen bere aurrelari marokoarraren beste erremate batean. Sufrimenduzko minutuak izan dira txuri-urdinentzat. Sadiqen burukada batek, Dmitrovic proban jarri duenak, apur bat jaitsi du sevillarren bultzada eta Realak arnasa hartu du. Partidaren azken txanpan, baloi lapurreta batean, Kubok buruz burukoa izan du, baina jaurtiketa ahul atera zaio.

Ramos eta Navasek ia luzapenean txartel gorria ikusi dute eta, bederatzirekin, Sevillak ezin izan du arriskuan jarri donostiarren garaipena. Hiru puntu privilegio postuetan jarraitzeko. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aritz, min.84), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino (kap)(Turrientes, min.75), Brais Méndez, Barrene (Zakharyan, min.67), Take (Cho, min.84) eta Sadiq (Oyarzabal, min.75).

Sevilla FC: Dmitrovic, Navas (kap), Sergio Ramos, Badé (Nianzou, min.73), Pedrosa, Soumaré (Óliver, min.46), Fernando (Rafa Mir, min.90), Rakitic, Ocampos (Gattoni, min.90), Lukebakio (Januzaj, min.73) eta En-Nesyri.

Golak: 1-0: Barrene, min.3. 2-0: Sadiq, min.22. 2-1: En Nesyri, min.60.

Epailea: Ortiz Arias. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino eta Traoreri. Kanpoko Sergio Ramos eta Navasi txartel gorri zuzena erakutsi die 88. minutuan.

Asistentzia: 33.879 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!