Belar hockeyko neskek garaipen berri bat lortu dute Bera Beran CH Pozuelo gainditu ondoren (7-1) igande goizean. Jorge Perezenak denboraldiko bigarren garaipena erdietsi dute. Partida lehen minutuetatik alde jarri da. Olatz Goñi eta Elisabetta Pacellia-ren golak, biak hamar minututan, partida zabaldu dute. Txuri-urdinak erabat nagusi izan dira partida osoan eta hirugarren gola Maider Altunak sartu du, 25. minutuan, penalti korner-en bidez. Hala ere, bost minutu pasa ondoren aurkariak gola sartu du penalti strocke-a aprobetxatuz. Lehen zatia 3-1 amaitu da. Bigarren zatian gipuzkoarrek, berriro ere, lehen minututan gola sartu dute. Patricia Maraña izan da golegilea. Nagusitasuna markagailuan isladatu da eta hirugarren laurdenaren amaieran eta laugarren laurdenaren hasieran Ainhoa Belzunegi eta Patricia Marañak, penalti korner baten bidez, bostgarren eta seigarren golak igo dituzte markagailura. Virginia Gonzalez, partida amaitzeko hamar minutu gelditzen zirenean, zazpigarren eta azken gola sartu du. Txuri-urdinak hiru puntu berri batu dituzte. Jorge Perezenak 9 puntu dituzte sailkapenean. Txapelketa hiru aste barru bueltatuko da eta belar hockeyko neskek Atletic Terrasa HC-ri egingo diote bisita abenduko bigarren asteburuan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin