Argazkia: Jaunsar.

Vídeo

Real Sociedad 5-0 Athletic Club

Gol festa derbian

Vídeo

Anoetak festa handia bizi izan zuen 1995eko maiatzaren 28an. Realak 5-0 mendean hartu zuen Athletic Club Donostian jokatutako derbian. Txuri-urdinak nagusi izan ziren partida osoan zehar eta Kodrok lehen gola sartu zuen hamargarren minutuan kontraeraso bat aprobetxatuz. Ondoren De Pedrok bigarrena ezarri zuen markagailuan ezkerkada baten bidez. Eta Kodrok, berriro ere, hirugarrena egin zuen 24. minutuan. Festa handia zen Anoetan. Baina oraindik ez zen amaitu. Donostiarren nagusitasuna handia izan zen eta Idiakezek, bigarren zatian, laugarren gola egin zuen De Pedroren erdiraketa errematatuz. Bost minutu pasa ondoren Kodrok, beste kontraeraso batean, arratsaldeko bosgarrena sartu zuen, bere hirugarrena. Anoetako zaleek gol festarekin gozatu zuten.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!