REAL SOCIEDAD 5-3 GRANADA CF

Gol festa eta lehen garaipena

Iritsi da denok desio genuen garaipena. Realak sendotasunez garaitu du Granada, denboraldi hasieratik lortzen ez zen garaipena lortuz. Erasoan hozka eginez, Imanolen jokalariek lehen poztasuna eman diote taldearekin batera dena eman duten zaletuekin.

Adorez beterik irten dira Reale Arenako zelaira, belar berri eta guzti. Lehen minutuetan arintasun handiko futbola erakutsi dute eta markagailuan aurreratzeko aukera izan dute Kuboren gol bati esker. Jokalari japoniarrak Braisen pase sakon bat aprobetxatu du behetik Raul menderatzeko. Lehen zatian nagusi izan da Reala, baina korner batean, errebote baten ostean, berdindu egin du Granadak. Lehen zutoinean orraztutako baloi batek Le Normanden oina ukitu eta atean sartu da. Zorte txarra. Atsedenaldia iristear zegoela, Kuboren ekintza klasiko bihurtu den batean, aurrelariak bigarren gola egin du zutoin luzera egindako jaurtiketa batekin. Atzelariaren ukitu arin baten laguntzarekin, are gehiago pozoitu baita horrela jaurtiketa. Luzapenean, Barrenek baloia atearen gurutzera jaurti du eta hirugarren gola lortzeko gertu egon da. Atsedenaldia abantaila txikiarekin iritsi da donostiarrentzat.

Bigarren zatian talde bakarra egon da berdegunean. Reala jaun eta jabe izan da eta ordu laurdena bete baino lehen aldea handitu du Zubimendik egindako golari esker. Erdilariak erasoko jokaldi eder bati amaiera eman dio. Hirugarrena polita izan bada, laugarrena zoragarria izan da. Oyarzabalen orpokada eta, Barrenek, behetik, Raul gainditu du lehen ukituan. Ederra. Bosgarrena zortearekin iritsi da. Kubok aldaratzea jaso du eta bere erdiraketa, defentsa batean jo ondoren, barrura joan da. Lucas Boyék, maniobra on batekin, Granadaren bigarrena egin du. Luzapenean, Aihenen jokaldi bikain baten ondoren, Sadiqek Raulen aldaratze bat zutoinera bidali du, bere jaurtiketa baten ostean. Azken jokaldian, Bryanek kanpokoen hirugarrena sartu du.

Reala garaipen batekin eta sentsazio onekin joango da geldialdira. Hamabost egun prest jartzen jarraitzeko eta datorrenarekin ilusionatuta jarraitzeko. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min.69), Zubimendi, Merino (Turrientes, min.83), Brais Méndez, Barrene (Zakharyan, min.79, Oyarzabal (kap)(Sadiq, min.79) eta Take (Cho, min.79).

Granada CF: Raúl, Víctor Díaz (kap)(Ricard, min.66) Rubio (Bosch, min.66), Miquel, Neva, Sergio Ruiz (Melendo, min.66), Gumbau (Villar, min.79), Callejón (Puertas, min.66), Bryan, Lucas Boyé eta Uzuni.

Golak: 1-0: Take, min.9. 1-1: Le Normand (b.a.), min.36. 2-1: Take, min.44. 3-1: Zubimendi, min.59. 4-1: Barrene, min.69. 5-1: Bosch (b.a.) min.78. 5-2: Lucas Boyé, min.83. 5-3: Bryan, min. 99.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Oyarzabali eta kanpoko Miquel, Lucas Boyé, Sergio Ruiz, Víctor Ruiz eta Bryani.

Asistentzia: 27-808 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!