SD DEUSTO 0-0 REAL C

Gola falta izan da

Real C-k hutsera berdindu du gaur goizean SD Deustoren aurka jokatutako neurketan. Aukera gutxi ikusi ditugu lehenengo zatian, ez delako zelaian inor nagusi izan. Etxekoen aukera onenetariko bat hamairugarren minutuan iritsi da Andikoetxearen burukara batekin, kanporuntz joan dena. Txuri-urdinek, aldiz, hobeto amaitu dute lehenengo zatia, arriskua sortzen joan direlako pixkanaka-pixkanaka. Aldasorok gertu izan du gola area kanpoko jaurtiketa batekin, baina Fuentesek urrundu du.

Bigarren zatian hobeto aritu dira etxekoak. Bizkaitarrek aurrera pauso bat eman dute eta Aguirrek gogor lan egin behar izan du gola saihesteko. Aukera argienak luzapeneko azkeneko minutuetan ikusi izan ditugu. Lehenengoa Real C-rentzat, ezker hegaleko jokaldi batekin Martinez Losak kanporuntz bidali duena gutxigatik, eta bigarrena SD Deustorentzat, Silasek baloia desbideratuta bidali ondoren Aguirreren aurrean bakarrik geratu denean. Eraginkortasuna falta izan zaie txuri-urdinei. Hurrengo astean gipuzkoarrek Somorrostro jasoko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

SD Deusto: Fuentes, A. Ruiz, Lizartza, Carro, Fernandez, Guibert, G. Ruiz, Tejada, Andikoetxea, Intxausti (Barrado, min. 70), Baroja (Silas, min. 70).

Real C: Aguirre, Elosegi, Cachenaut, Arambarri, Lucbert, Olasagasti (Garrido, min. 83), Aldasoro, Gabilondo, Aguirre (Elizondo, min. 76), Hernández (Alkain, min. 72), Martinez Losa.

Epailea: Barrios Salas. Txartel horia erakutsi die etxeko Fernandez, Lizartza eta Barradori eta kanpoko Aldasoro eta Lucberti. Etxeko Baroja kanporatu du (min. 81) aldaketa egin ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!