REAL SOCIEDAD 0-0 RAYO VALLECANO

Golik gabe

Vídeo

Realak ezin izan du Rayo Vallecanoren aurka garaipena lortu Reale Arenan jokatutako partidan. Norgehiagoka itxia eta ia aukerarik gabekoa izan da eta defentsak erasoak baino hobeto egon dira.

Lehen zatian berdintasuna izan da nagusi. Bi taldeek ezin izan dute kontrako area urduritu. Ez da aukerarik izan, Dimitrievskik kornerrera bidali duen Zubimendiren jaurtiketa bat izan ezik. Bigarren denborari begira, partida zabalik geratu da.

Bigarren zati hasieran Reala nagusi izan da, nahiz eta asko kostatu arriskuko ekintzak sortzea. Ezkerrez egindako jaurtiketa bat, atezainak gelditutakoa, izan da etxekoen aukera bakarra. Rayo ez da erasoan agertu bigarren zatian.

Gustoko ez den puntua lortu da, baina taldearen berehalako helburuek etorkizunari ilusioz begiratzea eragiten dute. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia (kapitaina)(Gonzalez de Zarate, 62. minutua), Le Normand (Olasagasti, 83. minutua), Pacheco, Galan, Zubimendi, Turrientes, Zakharyan (Brais Méndez, 29. minutua), Andre Silva (Becker, 62. minutua) eta Sadiq (Oyarzabal, 62. minutua).

Rayo Vallecano: Dimitrievski, Balliu, Aridane, Lejeune, Espino, Unai López, Oscar (kapitaina), Chavarria, Isi (De Frutos, 72. minutua), Trejo (Nteka, 55. minutua) eta Camello (Kike, 72. minutua).

Epailea: Hernandez Hernandez. Etxeko taldean Galan eta Pachecori erakutsi die txartel horia eta kanpoko taldean Trejo, Balliu, Unai Lopez eta Ntekari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!