BIZKERRE FT 5-0 REAL SOCIEDAD B

Golpe gogorra

Realak 5-0 galdu du Bizkerre FT taldearen aurka gaur arratsaldean jokatutako norgehiagoka. 

Partidaren hasiera nahiko berdindua izan da, aurkariaren areara iritsierak eta Realak eraldatzen jakin ez dituen aukera garbiak izan baititu. Hiru aukera eduki dituzte donostiarrek markagailua irekitzeko: talde jokaldi onaren ondoren langan jotzen amaitu duen Isasen jaurtiketa, gehiegi gurutzatuta alde egin duen Heleneren jaurtiketa eta desbideratuta alde egin duen Estradaren jaurtiketa. Etxekoek aldiz, Realaren baloi irteerako akatsa baliatzen jakin dute partidako lehena egiteko. 

Bigarren zatia hasi eta 3 minutu besterik ez ditu behar izan Bizkerrek hiru eta hutsekoa ezartzeko. Horren ondoren, Realak eskema aldatu du hiru atzelarirekin jolastu eta aurrean jokalari gehiago sartuz, baina baloiaren jabetza berreskuratu ahal izan duten arren, ez da nahikoa izan azken bi golak saihesteko.

Bi zati oso desberdin maila mantentzeko lanetan dabilen talde baten aurka. Datorren astean CA Osasuna B taldearen aurka beste aukera bat izango dute, Zubietan, igandean, 12:00etatik aurrera jokatuko den norgehiagokan. 

We are Real!


Ficha técnica:

Bizkerre FT: Iraia Zamora, Maria Zeberio, Andrea Martin, Naroa Flores, Amets Argaluza (Amaiur Artetxe, min. 86), Uxue Garcia, Jone Bilbao (Maitena Porset, min. 76), Izaro Torrontegi (Enara Mendikute, min. 83), Cristina Ochandiano (Ainhoa Atxirika, min. 83), Elene Gurtubay eta Naia Ocio (Marta Avila, min. 76)

Real Sociedad: J. Arrula, H. Uranga (Enara L., min. 73), Solo, Mati (Azpirotz, min. 45), Etxebeste (Olaetxea, min. 73), Naroa, Omaya, Isas, Intza, Estrada (Ixi, min. 59) eta Helene (Maren, min. 59). 

Golak: 1-0: Naia Ocio, min. 41; 2-0: Naia Ocio, min. 46; 3-0: Cristina Ochandiano, min. 49; 4-0: Naia Ocio, min. 58; 5-0: Enara Mendikute, min. 85.

Epailea: Tania Martin. Kanpoko Maren zigortu du. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!