Gorantz (0-2)

Vídeo
Realak huts eta biko garaipen borobil bat lortu du gaur gauean Leganeseko Butarque zelaian. Baloiaren jabe eta nagusitasun argiarekin zelaian, Willian Jose, burukada batekin, eta Xabi Prieto, aldaratzen batean, izan dira golegileak. Gipuzkoarrek baloiaren jabetza eduki nahi izan dute hasieratik txuri-urdinen menpean egon den etxeko taldearen aurrean, presio altu egin duen arren. Lasaitasunarekin jokatuaz defentsatik, Reala Serantesen atean agertu da arriskuarekin. Argienean, Xabi Prietok gora errematatu du Oyarzabalen erdiraketa bat. Madrildarrek zailtasunak izan dituzte arriskua sortzeko eta urrutiko jaurtiketekin saiatu dira Szymanowski eta Gabriel. Kanpokoen nagusitasunak saria izan du ordu erdian. Carlos Martinezen erdiraketa eta Willian joseren burukada sarera. Etxekoek intentsitatea handitu nahi izan dute atsedenaldiaren ondoren, baina txuri-urdinen nagusitasuna mantendu egin da. Illarrak gertu izan du bigarrena ezkerkada indartsu batekin. Gipuzkoarrek abantaila handitzeko ideiarekin jarraitu dute eta ordu erdi baten faltan sartu du gola Xabi Prietok. Willian Josek ondo utzi aurpegiz, Zurutzak indartsu jaurti eta Serantesen aldaratzea barrura bultza du kapitainak. Leganesek aukera garbiena izan du alboko falta baten erdiraketan, baina baloia gelditzeko kapaz izan da Rulli. Txuri-urdinak ez dira atzean mantendu eta Carlos Velak gutxigatik ez du itxi markagailua Xabi Prietoren erdiraketa bat buruz errematatu eta gero. Garaipena etxetik kanpo jokoaren dinamika onari jarraipena eman eta hiru puntu berri gehitzeko. Hurrengo larunbatean Anoetan, non txuri-urdinak nagusi izaten ari dira, Atletico de Madrid. Talde honek gehiago nahi du. Fitxa teknikoa:CD Leganes: Serantes, Victor Diaz (k), Carl, Insua, Rico, Timor SV. (Unai Lopez, min. 46), R. Perez, Omar R. (Rober Ibañez, min. 74), Gabriel (Alberto Martin, min. 69), Szymanowski, Guerrero. Real Sociedad: Rulli, C. Martinez, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., X. Prieto (k), Illarra, Zurutuza, Carlos V. (Canales, min. 80), Willian J. (Juanmi, min. 87), Oyarzabal. Golak: 0-1: Willian J., min. 30; 0-2: X. Prieto, min. 59. Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Guerrero, R. Perez, Timor SV, Rico eta Carl, eta kanpoko I. Martínez eta Zurutuza.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!