Realak bi eta huts irabazi dio Deportivo Abancari gaur goizean Zubietan, donostiarrek hasieratik bukaerara menderatutako partida batean.
Txuri-urdinen nagusitasuna oso nabarmena izan da lehen zatian. Etengabeko etorrerak eta partida bideratuta uzteko abagune argiak. Franssiren jaurtiketa langaren gainetik, Nerearen errematea atezainak aldendu duena, Nuriaren beste bat kanpora, Barbararen jaurtiketa kanpokoek urrundu dutena. Atsedenaldia iritsi baino lehen iritsi da lehen gola, baina epailerak baliogabetu egin du falta bat ikusi duelako. Oso zorrotza. Eta minutu bat geroago, Realak gola sartzea lortu du eta, oraingoan bai, gola markagailura igo da. Luciaren erdiraketa eta Nerearen burukada barrura. Merezitako saria lehen zatia amaitzeko.
Donostiarren nagusitasunak aldageletatik igaro ostean jarraitu du. Txuri-urdinek bigarren zati guztian garaipena bideratzea bilatu dute hiru puntuak ziurtatzeko, eta horretarako aukerak egon dira. Gutxigatik kanpora joan den Franssiren burukada, Nahikariren jaurtiketa eta atezainaren geldiketa bikaina… Minutuek aurrera egin ahala kanpokoak apur bat gehiago luzatu dira eta kontraerasoan saiatu dira, baina ez dute arrisku handirik sortu. Bat eta hutseko hori beti da arriskutsua, abantaila gehiagorekin irabaztea merezi izan duten arren, edozein jokalditan berdinketa irits daitekeelako. Azken txanpan, azkenean, bigarren gola iritsi da, Palaciosen pasea eta Amaiurren erremate onaren ostean.
Bigarren garaipena jarraian hiru puntu oso garrantzitsu gehitu eta, oraingoz, seigarren postuan jartzeko. Datorren astean, lehia zuzenea. UD Granadillaren aurka. Aurrerra Reala!
Ficha técnica:
Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane (Itxaso, min. 85), Gemma, Barbara (Amaiur, min. 85), L. Baños (Cecilia, min. 59), N. Eizagirre (Palacios, min. 78) eta Franssi (Nahikari, min. 59).
Deportivo Abanca: E. Sullastres, Blanco, Arnaiz, Athenea (Peke, min. 46), Merino, Gaby, Campo, C. Martinez, P. Lopez, Nieto eta Figueroa (Michelle, min. 46).
Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 44; 2-0: Amaiur, min. 85
Epailea: Espinosa Ríos. Txartelik gabe.