Goruntz darraite (4-2)

Vídeo
Sansek momentu onean jarraitzen du. Txuri-urdinek hiru puntuak lortu dituzte Zubietan jokatu den arratsaldeko partidan. Nagusi izan dira partida osoan zehar eta Arenas, play-offetan kokatutako taldea, mendean hartu dute lau eta bi. Lehen ordu laurdenean partida alde jarri da Bautistaren bi golekin. Bizkaitarrek azken minutuetan diferentziak murriztu dituzte, baina donostiarrek bigarren garaipena jarraian lortu dute. Garaipenak sailkapenean pauso bat aurrera emateko eta eguneroko lana indartzeko balio du. Lehen minutuetan Imanol Alguacilenak efikazia nabarmena izan dute. Bautistak ez du barkatu. Lehenbizi Companyren aurka aurrez aurre eta ondoren buruz, Merquelanzek jaurtikako korner batean, lehen bi golak sartu ditu. Arenas ondo zebilen arren, markagailuak txuri-urdinei erosotasuna eman die. Aukera berriak sortu dituzte Muguruzaren bidez, baina kanpokoen defentsak eta zutoinak hirugarren gola saihestu dute. Bigarren zatian joera berdina izan da, baina aurkariak zabaldu dira eta partida iraultzea bilatu dute. Etxeko taldeak espazioak aprobetxatu ditu eta kontraeraso eder batean Bautistak hirugarren gola sartu du. Arenasek azken minutuetan erantzun du eta bi gol sartu ostean partida ireki du. Sansek konzentrazioa mantendu du eta luzapenean Merquelanzek partida amaitutzat eman du laugarren gola sartuz. Txuri-urdinek beste partida on bat egin dute eta goruntz dihoaz. Hurrengo jaurdunaldian UD Logroñesen aurka jokatuko dute Zubietan. Fitxa teknikoa:Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Le Normand, Rodrigues, Zubeldia (Sanz, min.73), Sangalli, Guridi (Lapeña, min.90), Muguruza (Olaizola, min.84), Bautista y Merquelanz. Arenas Club: Company, Aguiar, Cavero, Royo (Txopi, min.73), Jaime, Nacho, Borja Diaz, Escrich (Ubis, min.46), Zabaleta, Romero (Aitor Ramos, min.46), Dani Lopez. Golak: 1-0: Bautista, min.6. 2-0: Bautista, min.17. 3-0: Bautista, min.69. 3-1: Ubis (pen), min.78. 3-2: Ubis, min.85. 4-2: Merquelanz, min.92. Epailea: Alberto Lou. Txartel horia Sisniegari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!