FICOBAKO HAURREN GABONETAKO PARKEA

Gozatzen Gabonetan

Vídeo

Gabon hauetan ezinbestekoa da Irunera joan eta Ficoban dagoen Gabonetako Haurren Parkeaz gozatzea. Leku aparta da, non txikiak, 3 eta 13 urte bitartekoak, primeran pasatzen ari diren heziketa jarduerak, jolas kooperatiboak, tailerrak, teknologia berriak eta hainbat joko dauden 3 pabilioietan.

Realak leku bat du (1 eta 2 Pabilioiak) eta bertan hainbat gauza egiteko aukera dago, gure begiraleen laguntzarekin. Esaterako, giza futbolinean jolastu daiteke, tabletak daude ‘Jolastu Realarekin’ Apparekin ondo pasatzeko, futbol zelai puzgarri bat jarri da, eta kirol anitzekoeko beste hainbat jarduera ere. Egun hauetan Ficobaraino gerturatu diren txikiak primeran pasa dute. Gabonetako parke hau urtarrilaren 4a arte egongo da zabalik. Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara. Itxia egongo da hilaren 31n eta  urtarrilaren 1ean.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!