ERRESERBATU ZURE SARRERA EDO HALCON BIDAIAKEN PACK-A

Grazera joango gara?

Dagoeneko aktibatuta dago urriaren 21ean (21:00etan) Grazen jokatuko dugun Europa Leagueko partidarako sarreren eskaera. Asteazkena 13 arte, zure sarrera erreserbatu dezakezu klubeko kanaletan edo Halcon Bidaiakek eskaintzen duen pack-a erosiz.

Sturm Grazek bidalitako sarrerak honela banatu dira:

- 602 sarrera gure bazkideentzat izango dira.

- 190 sarrera Halcon Bidaiak gure babeslearen bidaia-packaren barruan salduko dira. Gure bazkideentzat ere izango dira.

Sarrerek 15 euroko prezio bakarra izango dute. Bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkidea den edo ez den beste lagun batentzat. Eskaerak egiteko epea asteazkenean, hilaren 13an edo kupoa agortzen denean itxiko da. Inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.

Erreserbatutako sarrerak Reale Arenako leihatilan jasoko dira ostegunean, hilak 14, 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.               

Halcón Bidaiak-en eskaintza

Guztira 190 sarrera bideratuko dira gure bidaia-agentzia ofizialera. Dagoeneko eskuragarri dago. Lagun batekin izena emateko orduan, galdetegi bat bete beharko da pertsona bakoitzeko, hau da, bazkidearen datuak jasotzen dituen formulario bat eta lagunaren datuak jasotzen dituen beste formulario bat (bidaiatzen duen bazkidearen ID-arekin batera).

Beheko lerroetan, Halcon Bidaiak-en eskaintza gogorarazten dizugu.

Austriara sartzeko osasun-araudia

Austriako osasun-araudiak ezartzen duenez, hiru dokumentu hauetako bat aurkeztu behar da herrialdean sartzeko (12 urtetik beherakoak ez daude sartzeko araudiaren mende):

- COVID-19aren proba negatiboa (gehienez 72 orduko PCR proba)

- Txertaketa osoaren egiaztagiria (Covid pasaportea).

- Birusa pasatu ondoren immunizatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!