23-24 EKIPAZIOAK

Gure azala

Vídeo

Dagoeneko ezagutzen da 23-24 denboraldirako Macron bilduma osoa. Nerea Eizagirre kapitaina eta Sadiq Umar, Pablo Marin eta Alex Remiro jokalariak izan dira munduan zehar izango dugun azal desiratua erakutsi duten modeloak.

Lehen aldiz, hiru jolas-ekipazioek hari bera dute diseinuan; izan ere, bai urdinez eta zilarrez egindako bigarren ekipazioak, bai zuriz eta grisez egindako hirugarrenak, Iñigo Manterolak asmatutako hiru dimentsioko eskulturaren kontzeptuari eusten diote, eta Ikurrinak lepoaren atzealdean.

Atezainek lau kamiseta kolore erabiliko dituzte: berdea, grisa, horia eta morea; horietatik lehenengo bi modeloak denda ofizialetan erosi ahal izango dira. Kamiseta horiek aurrealdean diseinu grafikoa dute eta manga luzekoak dira.

'Home' kamiseta bezala, bertsio berriak Eco Furic-enak dira, plastiko birziklatutik eratorritako poliesterrezko materiala.

Hurrengo larunbatean, hilak 22, jarriko da salmentan denda ofizialetan eta webgunean.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!