Lehen aldiz 80-ko hamarkadatik Realak bi denboraldi jarraian lortu zuen Europarako sailkapena. 13-14 denboraldian talde txuri-urdinak zazpigarren amaitu zuen Liga eta horrek bi kanporaketa jokatzea bultzatu zuen Europa Leagueko multzo fasera iristeko.
Lehen kanporaketako zozketa ez zen batere onbera izan Realarekin. Aberdeen eskoziarra suertatu zen, aurkari gogorrenetariko bat loteria-ontzian. Gainera, lehen partida Anoetan.
Neurketa uztailaren 31ean jokatu zen. Reala fisikoki momentu onenean egon ez harren, partida serio bat egin zuen eta garaipena argia lortu zuen Zurutuza eta Canalesen golekin. Abantaila handitzeko abaguneak izan zituzten etxekoek, baina langak bitan ekidin zuen gola.
Abuztuaren 7an jokatu zen itzulerako norgehiagoka Pittodrien. Etxekoen hasiera on baten ondoren, Xabi Prietok 0-1koa sartu zuen 28. minutuan. Eskoziarrek ez zuten amore eman eta atsedenaldira iritsi baino lehen lortu zuten berdinketa. 58. Minutuan etorri zen 2-1ekoa. Momentu horietan sufritzen jakin izan zuen Realak eta partidaren kontrola bereganatzen joan zen. 86. Minutuan, penaltiz, Xabi Prietok binakoa egin zuen. Luzapenean etorri zen Markelen burukada behin betiko 2-3koa igotzeko markagailura.
Hurrengo kanporaketako zozketak Krasnodar errusiarra parekatu zuen Realarekin. Lehen kanporaketan bezala, arerio gogorrena suertatu zen. Krasnodar, 2007an sortua, gorantz zioan talde bere lehen partaidetza zen Europan. Errusiarrak maila fisiko hobearekin iristen ziren Anoetan jokatuko zen joaneko partidara.
Abuztuaren 21ean izan zen. Realak neurketa kontrolpean izan zuen, baina errusiarra talde gogor bezala agertu zen. Txuri-urdinak indartsu hasi ziren, baina ezin izan zuten beren nagusitasuna markagailuan islatu. Krasnodarrek estutzen hasi zuen unean iritsi zen Xabi Prietoren gola. Azken minutuetan gertu egon zen bigarrena. Langak ekidin zuen Elustondoren burukada bat eta Dykanek geldiketa bikaina egin zuen Zalduaren erremate baten aurrean.
Abuztuaren 28an jokatu zuen Errusian Realak. Partida txarra izan zen txuri-urdinena. Hala ere, Rulli atezainaren aktuazio onari esker, hutsean jarraitzean lortzen ari ziren epaileak ez zen penalti bat adierazi zuen arte. Joaozinhok ez zuen huts egin eta kanporaketa berdindu zuen. Errusiarren erasoaldiak ez zuten etenik izan eta 85. minutuan min hartu zuen Rullik. 88 eta 90. minutuetan iritsi ziren Krasnodarren beste bi golak.
Krasnodarreko porrota eta Europatik at hain goiz geratzeak denboraldi berri osoa txarrerako markatu zuen.