REAL SOCIEDAD-SD EIBAR

Gure bazkideentzako informazio baliagarria

Realak larunbatean SD Eibarren aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:

Ateak 14:30etan irekiko dira

Reale Arenako ateak 14:30etan irekiko dira.

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala, oraindik erabat bukatuta egongo ez bada ere, partida honen produktuak eskainiko ditu jada. 3 eta 4 ateen artean egongo da 10etatik 21etara.  

Ikusi bideoa

Gure tabernak

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 15ak aurrera pizzak, bokatak, hot dogak, edariak, kafea, etabar, aurkituko dituzu.

Ikusi gure Fan Zone-ko bideoa

Txarteldegiaren ordutegia

Txarteldegia 10etatik 16etara irekita egongo da. Txarteldegiak Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean.

Txarteldegiaren ordutegia

12 zenbakiko jokalaria

Aurreko astearen erdialdean klubak mezu elektronikoa bidali zien “12 zenbakiko jokalaria” zirenez, lepokoa edo bandera bat jaso zezaketela adierazteko. Aipatu mezu elektronikoa jaso baduzu eta oraindik lepokoa edo bandera (bietako bat jaso ahal izango duzu) jasotzerik izan ez baduzu, zure bazkide txartela aurkeztuta, larunbatean Reale Arenako txarteldegian jaso ahal izango duzu zure oparia (10etatik 16etara eta 17:50etatik 19etara).

Txartel digitala

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Realzale App-a deskargatu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!