1987ko ekainaren 27an, emozioz beteriko final batean, Reala Errege Kopa irabaztea lortu zuen penaltietan Atletico de Madrid gainditu ostean. Hori dela eta, desagertutako Europako Errekopan parte hartu zuen lehen aldiz.
Lehen kanporaketan zeuden arerio posibleen artean ezagun zaharrak zeuden: Sporting Clube de Portugal edo Ujpest Dosza bezala, eta baita Olympique Marsella indartsua. Azkenik bonboak Ploniako Slask Wroclaw taldearekin gurutzatu zuen Reala.
1980-81eko UEFA-n gertatu bezala, Realak lehen partida Atotxatik kanpo jokatu behar izan zuen, UEFA-k debekatu egin baitzuen.
Irailaren 16an Realak Slak jaso zuen San Mamesen. Reala oso nagusi izan zen, bi zutoin, Jajateri baliorik gabe utzi zioten gola, aukera ugari… Realak dena egin zuen, gola sartu ezik.
Itzuleko partidan Reala berriro izan zen nagusi jokoan eta Lorenek gola egin zuen ordu laurdn bat falta zea amaitzeko. Minutu batzuk geroago Txiki Begiristainek bigarrena egin zuen.
Hurrengo kanporaketan ekialdeko beste talde batekin gurutzatu zen Reala, Dinamo Minskekin, URSS-eko Kopa txapelduna.
Urriaren 8an Realak albiste ona jaso zuen, UEFAko ordezkariak, Ernest Walkerrek, oniritzia eman zien Atotxako hobekuntza lanei eta Realak paertida Atotxan jokatu ahal izan zuen.
Urriaren 21ean, Dinamok aurre hartu zuen markagailuan bosgarren minutuan Konratiev-en gol bati esker. Momentu horretik aurrera Reala erasora bota zen eta 85.minutuan berdinketa lortu zuen Gajateren golarekin korner baten ostean.
Itzulerakoan Reala golaren bila joan zen. Belorrusiarrek ondo defendatu zuten eta emaitza mantendu zuten. Partida aldatzeko aukera izan zuen Realak, baina Namoglu epaileak ez zuen penalti adierazi Begiristaini eginiko sarrera argi batean.
Txuri-urdinak, horrela, kanpoan geratu ziren, eta Minsk hurrengo kanporaketan gelditu zen at Malinas belgiarren aurka, ondoren txapeldun, galdu ostean.