1981-82 denboraldia (5/14)

Gure lehenbiziko Europako Kopa

Zamoraren golak, El Molinoneko partdaren azken minutuan, lehen Liga titulua eman zion Realari eta, era berean, lehen aldiz Europako Kopan parte hartzeko aukera.

Realarekin batera talde historikoak agertzen ziren, Bayern Munich, Juentus, Aston Vila, Liverpool, Benfica edo Anderlecht. Zozketan CSKA Sofia atera zen, aurreko urtean lehiaketako ezustekorik handiena eman zuena txapeldun zen Nottingham Forest kalean utziz bi partidak irabazita.

Joaneko partida Sofian jokatu zen eta Reala bi handicap handiekin iritsi zen. Alde batetik, AFE-k deitutako grebak ligaren hasiera atzeratu zuen eta, hori dela eta, CSKA-ri bisita denboraldiko lehen partida izan zen. Bestalde, taldeak baja garrantzitsuak zituzten, Diego eta Lopez Ufarte, biak santzionaturik zeudelako aurreko denboraldian Lokeren taldearen aurkako lehia eta gero.

Etxekoek partida ia oso menperatu zuen. Realak hasierako markagailua defendatu nahi zuen baina 89.minutuan Jontchevek gola egin zuen eta kanporaketa aldapan gora utzi zuen.

Atotxan jokatutako itzulerako neurketan Reala guztiz nagusi izan zen, batez ere lehen zatian, baina bulgariarrek bere sendotasun defentsiboa erakutsi zuen eta atea hutsean mantentzea lortu zuen, Agnolin epaile italiarrak lagunduta. Jose Mari Bakero gazte batek sufritutako lesio larria beste albiste txarra izan zen. Reala kanpoan gelditu zen ondoren finalerdietaraino iritsi behar zen arerio baten aurka.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!