Harrobia gure Klubaren motorra da. Eta ez bakarrik futbolean, baita beste sailetan ere. Horien artean, urpeko saila, lan egiten duena belaunaldi berriei itsas munduarekiko maitasuna hedatzeko nahian. Bide polit horretako lehen pausoa ur azpian igeri egiten ikastea da. Pasa den astean aurtengo Txikizikloko lehiaketako irabazleek aukera izan zuten Oiartzungo Elorsoro Udal Kiroldegiko igerilekuan urpeko bataioaz gozatzeko.
Real Sociedad TV han izan zen une polit hori bizitzeko, bai txikiekin bai saileko arduradunekin.
Uretara sartu aurretik, instruktoreek aholkuak ematen dizkiete txikiei ur azpian nola jaredun jakin dezaten, eta baita keinu eta funtsezko arauak zeintzuk diren azaldu. Erreguladorea ahoan dutela, uretara botatzen dira instruktoreek botilak eusten dizkieten bitartean.
Gure esker ona adierazi nahi diogu Oiartzungo Elorsoro Udal Kiroldegiari gure sailari eskeintzen dion laguntzagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin