GURE TALDEEN AURREKO JARDUNALDIA

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 3 - OSASUNA 0

                                                          
Zubietako Z7 zelaian larunbata arratsaldean Real Sociedad eta Osasunak ligado partida polita jokatu zuten. Etxeko taldean zelairatu ziren: Tena,Zaldua,Aranda,Egaña,J.Manuel;J.Gomez,Castro;Marco,A.Sanz,Pablo;Kenan
Jokatu zuten ere: Gaizka,Villena,Fuentes eta Argaizek

Garaipen gozoa lortu zuen Realak Osasunaren aurka larunbata arratsaldean jokatutako partidan. Lehen ordu laurdena jokatu baino lehen egin zuen Marcok lehen gola eta gol horrek konfiantza eman zion taldeari.  Erritmo bizia jarri zion gure taldeak neurketari eta gauzak horrela Kenanek egin zuen bigarrena bakarkako jokaldi bati amaiera emanez. Lehen zatia bukatzear zela egin zuen Pablok hirugarrena jaurtiketa eder batekin.

Bigarren zatian nafarrek lerroak aurreratu zituzten eta neurketa parekatuagoa izan zen. Aukera bat ere izan zuten partiduan sartzeko baina ez zuten asmatu. Etxekoek ere izan zuten laugarrena sartzeko buruz buruko jokaldi bat baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

JUBENILEN LIGA NAZIONALA: EASO 3 - ROMO 0


Larunbata eguerdian Zubietako kirol instalakuntzatan jokatutako partida etxeko taldean zelairatu ziren: BARDAJI,DEL NOZAL, IZAGIRRE, RODRIGUEZ, GIRALDEZ, URRUTIA, ELUSTONDO, OIARTZUN, MARTIN, IPARRAGIRRE eta  HERNANDEZ.
Jokatu zuten ere: QUEVEDO, MUGURUZA, BLASCO eta RENOVALESek


Easo taldeak partida serioa jokatu zuen Romo taldea 3-0 garaitzeko. Partida bikaina ez izan arren jokaldi politak lortu zituzten. Eas taldean partidaren zama eraman zuen eta 34. minutuan Hernandezek jokladi polit bati amanera ezinhobea jarri zion. Emaitza honekin atsedenaldira iritsi ziren. Bigarren zatian erritmo berberarekin jarraitu zuten eta 53 eta 89. minutuetan Oiartzun eta Renovalesek beste bi golak lortu zituzten. Txuri Urdinek, lehen itzulian, 3 eta 1 galdu zuten Romo taldearen aurka. Honek larunbatean lortutako emaitzari garrantzi handiagoa ematen dio.

KADETEEN EUSKAL LIGA: DANOK BAT 0 - REAL SOCIEDAD 1

Larunbata goizeko 10:30 Bilboko Mallona zelaian  jokatutako partida.
Jolastu zuten: Colombo,Tarantino, Alonso , Ugarte, Del Moral, Ibarbia, Guridi, Odriozola, Capilla, Lopez eta Bautista.  Jolastu zuten ere: Prieto, Sangalli eta Intxaustik
Partida zaila larunbatean jokatutakoa.
Lehenengo zatia oso parekatua egon zen, bi taldeak intentsitate handiz eta gogoz jokatu bait zuten baina ezin zuten arerioaren atea inondik inora ireki Txuri Urdinek gol aukeraren bat eduki arren.
Bigarren zatian Txuri Urdinek min handiagoa egin zuten. Erditikan sartzea zaila zegoela ikusirik, zelaiaren zabalera aprobetxatzen saiatu ziren eta hegaletatik progresatuz iritsi zen gola Odriozolaren erdiraketa eta Lopezen erremate on baten ondoren.

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 5 - AMAIKAK BAT 0


Real Sociedad taldean zelairatu ziren: Etxeberria; Infante(Gorosabel), Arrue, Torre, Arrieta; Sanz(Rodriguez, O.), Gorostidi(Olabe), Olaizola; Arruabarrena¡(Gajate), Manso, Marcos(Calvillo).
Otsailak 6 igandean goizeko 11:30etan Zubietako kirol instalakuntzatan Real Sociedad eta Amaikak Bat taldeen artean jokatu zen partida ikusgrria izan zen.
Real Sociedad taldeak joku azkarra eta dinamikoa egin zuen. Gol aukera ugari lortu sortu zituen eta horietako bat aprobetxatuz Arruabarrenak lehen gola markagailuratu zuen. Debarrek kokapen txukuna erakutsi zuten eta kontraerasora gola aukeraren bat ere lortu zuen.
Igarren zatian ere erritmo berbera ipini zión etxeko taldeak partidari eta golak erreskan iristen jon ziren. Arrtuabarrenak, calvillok, Mansok eta Arrietak lortutako golekin 5-0ko azken emaitza lortu zen.

INFANTILEN OHOREZKO LIGA

 

Larunbata goizean Zubietako kirol instalakuntzatan jokatutako partidan etxeko taldeak zelairatu zuen hamaikakoa: Martinez, El Haddadi (Rodriguez), Goenaga (Leiza), Zubeldia, Iglesias, Urtaza, Bengoetxea (Petxarroman), Aierbe (De La Rubia), Garikano (Vicente), Bravo (Santos) eta Celorrio.
Partidaren hasieran gure joko konbinatiboari abiadura ematea kosta egin zitzaigun. Beraiek atzeratze intentsiboa egiten zuten eta joko hasierarako espazio handia uzten ziguten. Taldea ez zen  gai izan baloia azkartasunez mugitzeko eta jokalariak nahikoa nekatuak ziruditen atzoko lan-saioaren ondorioz. Beraiek baloi-luze batean lortu zuten lehen gola egitea.
Bigarren denboran partidak beste erritmo bat izan zuen, eta gainera bizia eta gorabeheratsua bilakatu zen. Berehala berdintzea lortu genuen, baina baloi-geldituko egoera batean 1-2koa egin ziguten. Horren segidan 2-2koa iritsi zen. Denbora aurretik zegoela eta haien nekea azaltzen ari zenean aurretik jartzeko parada izan genuen zenbait aukeretan. Hala ere, beraiek baloi bat berreskuratu gure irteera batean eta 2-3koa lortu zuten eta ondoren beste kontraeraso batean 2-4 koa.. Ekin diogu erasoari eta 3-4 jartzea ere lortu dugu. Azken momentuan gol bat egitea lortu dugu baina epaileak baliorik gabe utzita gure lehen porrota iritsi da. Porrotak alderdi positiboak izan ditu, gogoa eta bukaera arte saiatu izana.

INFANTIL TXIKIEN LIGA: ZARAUTZ 1 -  REAL SOCIEDAD 6

Realaren partez jokatu zuten: Casadevante, Martínez, Agerralde, Garin, Urbe, Hernani, Petxarroman, Rekalde, Kerejeta (Ibargoien), Agirrezabala, Iruretagoiena.
Larunbat goizean jokatutako partida Zarautzeko "Asti" belar artifizialeko futbol zelaian. Norgehiagoka aldapa gora jarri zitzaien arren etxekoen lehen golarekin, txuri urdinek ez zuten etsi eta bere jokoa burutzen saiatu ziren; baita fruituak lortu ere, 1-0ekoari buelta eman zioten eta atsedenaldira 1-2 markagailuarekin joan ziren.
Bigarren zatia hasi bezain laster hirugarren gola lortu zuten eta baloi jabetza izaten jarraitu zuten. Lanean jarraitu eta gol aukera gehiago egin zituzten. 1-6 bukaeran eta indarrak berpiztuta lanean jarraitzeko ildo berdinean.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!