GURE TALDEEN EGUTEGIA DATORREN JARDUNALDIAN

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: ANTIGUOKO 1- REAL SOCIEDAD 3


Berio futbol zelaian larunbata arratsaldean jokatu zen partidan Real Sociedad taldeak hamaikako hau zelaiaratu zuen:
Tena, Joseba, Fernando, Egaña, J.Manuel; J.Gomez, Castro; Marco, A.Sanz, Pablo; Kenan
Jokatu zuten ere: Fuentes,Villena,Michael eta Javik.


Garaipen berri bat bat eskuratu zuen gure taldeak larunbat arratsaldean jokatutako derbian. Gogotsu atera ziren etxekoak,presioa goian eginez eta txuri urdinen baloi irtera oztopatuz, lan horren ondorioz beraiena izan zen partiduko lehen aukera. Hortik aurrera gureak nagusitzen hasi ziren eta baloi azkar mugituz etxekoen presioa saihestea lortzen zuten. Gainera bi minututan bi gol lortu zituzten Castro eta Marcori esker eta partidua maldan gora jarri zitzaien etxekoei. Beranduago Pablok egin zuen hirugarrena eta atsedenaldira iritsi  baino lehen etxekoek penaltiz aldeak murriztu zituzten.
    

Bigarren zatian ondo kontrolatu zuten txuri urdinek partidua eta etxekoek partiduan sartuko zien gola bilatu zuten baina kosta egiten zitzaien aukerak sortzea. Txuri Urdinek laugarrena egiteko bizpahiru aukera sortu arren bigarren zatian ez zen golik izan. 

JUBENILEN LIGA NAZIONALA: ARENAS 2 - REAL SOCIEDAD 3


Igande arratsaldean Getxoko Gobela zelaian jokatutako partidan Easo taldeak hamaikako hau zelaiaratu zuen: BARDAJI, MARTIN, QUEVEDO, IZAGIRRE, GIRALDEZ, URRUTIA, ELUSTONDO, MUGURUZA, OIARTZUN, IPARRAGIRRE, HERNANDEZ.
Jokatu zuten ere: BLASCO, IRIONDO, CEBERIO eta DEL NOZALek.


Easok  Getxoko Arenas taldea menperatu zuen bi zati nabarmen eduki zituen partidan. Lehen zatian bisitariek nabarmen menperatu zuten partida gol aukera sarri sortuaz eta hiru gol lortuz. Goleatazaileak Hernandez, Iparragirre eta Muguruza izan ziren. Atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin iritsi ziren.


Bigarren zatia bestelakoa izan zen. Lehen minutuek ez zuten dominatzale argirik eduki baina berehala etxeko taldeak partidaren erritmoa bereganatu zuen. Bigarren zatiko 15. minutuan Arenasek penalti bat huts egin zuen. Handik gutxira lehen gola sartu zuten eta partidan sartu ziren. Easo taldea bere zelaian sartu zuten et abigarren gola lortu zuten. Azken minutuetan kontraerasoren bat eduki arren  bisitariek asko sufritu zuten eta partidaren amaiera eskertu zuten.

KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 3 - ROMO 1

Larunbata goizeko 10:30 Zubietako Z-5ean  jokatutako partida.


Jokatu zuten: Colombo, Ibarbia, Tarantino , Del Moral, Prieto, Sangalli, Intxausti, Nieto, Bautista, Capilla eta Martinez.  Jokatu zuten ere: Ugarte, Guridi, Odriozola, Lopez eta Bastida.


Aurreko astean bezala partida zaila kadete handientzako. Hasieran ondo atera ziren zelaira baina partida aurrera joan ahala Getxokoak beraien lekua hartu eta arriskua egiten hasi ziren. Jokaldi horietako batetan kontraeraso on bat egin eta 0-1ekoa jarri zuten. Txuriurdiñak bere lanean jarraitu zuten baloiari abidaura gehiago emanez eta baloi motzak eta luzeak txandakatuz eta horren ondorioz 1-1ekoarekin atsedenaldira iritsi ziren.

Bigarren zatian gauzak antzera joan ziren. Txuriurdiñak progresatzen zuten zelai erdiraino baina azkeneko lerroen arteko lana ez zuten guztiz ondo egiten.  Hala ere, partidari abiadura eta intentsitatea jarriz bi jokaldi on egin ondoren partida 3-1ekoarekin bukatu zen.

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 4  -  SPORTING HERRERA 4


Igande goizean jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiartu ziren: Marcellan(Etxeberria); Gorosabel, Rodriguez O., Torre, Arrieta(Artetxe); Sanz, Gorostidi(Olaizola), Olabe; Calvillo, Manso(Gajate), Marcos(Infante).


Real sociedad eta Herrerako Sportingek Zubietako Z4 zelaian jokatutako partida entretenigarria izan zen ikustera hurbildu ziren ikusleentzat. Etxeko taldeak talde joku bikaina egin zuen ongi kokatuta zegoen Sporting taldearen aurka. Lehen zatian, joku eraginkor honek, aukera asko eman zizkion etxeko taldeari eta Mansok bat eta Calvillok hiru gol lortu zituzten.


Bigarren zatian, Sportineko jokalariek lerroak hobe itxi zituzten eta etxeko taldeak baloi jabetza eduki arren eta gol aukera sortu arren ez zituzten ongi burutu. Markagailua ez zen gehiago mugitu.

INFANTILEN OHOREZKO LIGA

Igande eguerdian Berioko futbol-zelaian ateratako hasierako hamaikakoa:
Martinez (Auzmendi), De La Rubia (Goenaga), Petxarroman (Leiza), Rodriguez (Ander Bengoetxea), Urtaza, Zubeldia, Bravo (Santos), Iglesias, Garikano (Aierbe), Vicente (El Haddadi) eta Celorrio.


Jokatutako  partidak gure lehiakortasunerako sena azalarazteko aukera paregabea suposatzen zuen. Aurreko asteko emaitzak suspertzeko aukera eragin zezakeela pentsatzen genuen arren, kontrako efektua sorrarazi du eta aurkaria baino gutxiago izan gara partida osoan zehar. 2 estilo ikusi ahal izan dira, beraiena garbia, presioa, joko zuzena, irabazteko grina... gurea, biguntasuna eta partidari lasaitasunez aurre egin eta gure jokoa egiteko beldurrak agerian utzi ditu. Lanean jarraitu beharko tendentzia honi buelta emateko eta batipat jokalariak animatu eta bide zuzenera itzultzen ahal dugun guztian laguntzeko.

INFANTIL TXIKIEN LIGA: DUNBOA 0 - REAL SOCIEDAD 3


Realaren partez jokatu zuten: Auzmendi, Agerralde, Garin, Ruiz de Mendarozketa (Crotto), Urbe, Hernani, Petxarroman (Martinez), Rekalde, Ibargoien, Agirrezabala, Iruretagoiena.

Larunbatean goizeko 9:30tan jokatutako partidan Irungo "Ventas" futbol zelaian. Gure txuri urdinek partida serioa egin zuten joko ona eta emaitza ona konbinatuz. Etxekoek ezin izan zuten ezer egin txuri urdinen jokoa nagusitu zelako. Astean zehar landutako zikloko edukiak ondo landu zituzten eta hobetzen jarraitzen dutela erakutsi zuten. 0-3 markagailuan hiru gol ikusgarri lortu ondoren.


 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!