GURE TALDEEN JARDUNALDIA

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: LAGUNAK 0-2 REAL SOCIEDAD

 

Larunbata arratsaldean Barañainen jokatu zen partida.

 

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Ander, Joseba, Muñoa, Aranda, Egaña; Ruben, A.Sanz, Castro; Marco, Michael, Kenan. Jokatu zuten ere: Zabala, Jon Gomez, Fuentes, Pablo Hervias eta Jon Manuel.

 

Lehen zatian nagusi izan zen jokoan erreala,partiduaren kontrola eta pisua eramanez,hala ere  kosta egin zitzaion aukera garbiak sortzea.Michaelek ezker aldetik egindako jokaldi batean iritsi zen partiduko lehen gola,Kenanekin jokatu zuen eta honek area ertzetik jaurtiketa egin zuen baloia sareetara bidaliz. Lagunakek geldikako jokaldiak aprobetxatzen zituen soilik errealaren ate ingurura arriskua eramateko.
    

Bigarren zatian indartsu atera ziren nafarrak,lehen ordu laurdenean batez ere eta horren lekuko izan zen edukitako aukerarik garbiena ere baina Anderrek ondo gelditu zuen bat baten aurkako jokaldia.Zabalak kontraeraso baten egindako bigarren golak aldiz partidua erabakita utzi zuen,errealak hartu zuen berriz partiduaren kontrola eta azken ordu erdi horretan ezer gutxi gertatu zen.

 

JUBENILEN NAZIONAL MAILA: HERNANI 0-3 REAL SOCIEDAD

 

Larunbata arratsaldean Hernaniko Zubipe futbol zelaian jokatutako partida. Real Sociedad taldean jokatu zuten: Giralt; Martin, Quevedo, Elustondo, Giraldez; Blasco, Iriondo; Esnal, Iparragirre, Oyarzun; Arruti.Beste hauek ere jokatu zuten; Urrutia, Del Nozal, Ceberio eta Hernandez.Zelairatutako bi taldeek partida borrokatua jokatu zuten urez beterik zegoen Zubipe futbol zelaian. Txuri Urdiñek eraso gehiago antolatu zituzten eta 30.minuturako 0-2 irabazten ari ziren porteria aurrean erakutsitako zehaztasunagatik.Bigarren zatian borroka handia izan zen baina joku gutxiago ikusi zen. Easo taldeak hirugarren gola erdietsi zuen eta Hernani taldekoak partida galdutzat eman zuten.


KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 2-0 KOSTKAS

 

Igandean 11:30ean Z-7an jokatutako partida.

Jokalariak: Colombo, Odriozola, Alonso, Ugarte, Ibarbia, Intxausti, Zabala, Nieto, Rodríguez, Lopez, Bautista. Hauek ere jokatu zuten: Prieto, Sangalli, Guridi, Rodriguez y Capilla.
Partida zaila baina aldi berean aberasgarria igandean jokatutakoa.


Kostkasek bere ideiak hasieratik garbi utzi zituen eta lehenengo minututik zelai erditik atzera itxaroten zuen ea  Reala zer egiteko gai zen.


1.zatian txuiri urdiñak zaila izan zuten aurkariaren atera iristea ez bait zuten jakin ondo partidaren gakoa non zegoen. Atsedenera 0-0.


2.zatian 1.talde gipuzkoarrak ideiak pixka bat garbiago zeuzkan eta baloia azkarrago mugituaz, alde batetik bestera pasaz eta batez ere bandetatik jolastuz hobetu ekin zioten partidari. Hala ere lehenengo gola falta bat atera ondoren iritsi zen, Guridik gola buruz sartu zuen  eta Bautistak egin zuen bigarrena hau ere buruz.
Azkenean partida borrokatuta ta 2-0 txuri urdiñen alde.

 

KADETEEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 5-1 ANAITASUNA

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Marcellan; Gorosabel, Sanz (Arrue), Torre, Munera (Gajate); Rodriguez O., Olabe (Ceberio), Gorostidi; Infante (Arruabarrena), Manso (Arrieta), Marcos.

Zubietako Z4 zelaian euripean jokatu zuten Real Sociedad eta Anaitasuna taldeek larunbata goizean futbol partida. Zelaia putzuz beterik egon arren intentsitate handiz jokatu zuten jokalariek. Anaitasuna ongi kokaturik zegoen zelaian eta Marcellanen atera iristen saiatu ziren. Txuri urdiñek gogoz ekin zioten lanari eta Mansoren bitartez bi gol lortu zituzten.Bigarren zatian azkoitiarrak beren golaren bila irten ziren baina etxeko taldea izan zen birritan gola lortu zuena joku egokiaren ondorioz. Goleatzaileak Gorostidi eta Gajate izan ziren. Talde gorriak, korner baten ondorioz, bere gola lortu zuen eta partida amaitzear zegoela gajate bosgarrengola lortu zuen Txuri urdiñentzat.

INFANTILEN OHOREZKO MAILA: MUNDARRO 0-7 REAL SOCIEDAD

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Ander Martinez, Goenaga, Leiza (Egiluz), Rodriguez (Urtaza), Petxarroman, Zubeldia, Iglesias, Bravo (Celorrio), Garikano (Vicente), Santos y De La Rubia (Aierbe).
 
Z4ean jokatutako partidan hasieratik ateratakoak. Taldeak hasieratik garbi izan zuen jokatzeko era. Partida asko izango dira estilo horretakoak, aurkaria atzealdean sartuta, baloi jabetza ezin duelako eduki, eta guk inongo presarik gabe mugitu behar ditugula erasoko jokoan. Aipatu bezala, jokalariek ideia hori oso ondo jarri zuten praktikan, eta zentzu horretan, partida borobila egin zuten. Markagailuaz arduratu baino zabaltasun ardatzean jokatu eta baloi-jabetza indibidual laburrak izaten saiatu ziren, eta horrek joko kolektiboari izaugarrizko onurak dakarzkiola ohartu ziren. Oso pozik bukatu genuen danok ikusitakoarekin.

 

INFANTIL TXIKIA: ASTILLEROKO TORNEOAREN TXAPELDUNAZ

Infantil txikiak konpromezu bikoitza eduki du aste honetan. Asteazkenean Dunboaren aurka jokatu zuen ligako partida bana berdinduz.

 

Larunbatean Astilleron "disfruta jugando" txapelketa jokatu zuen Gijongo Sporting, Santandergo Racing, Osasuna, Athletic  eta bertako taldearen aurka. Gure gaztetxoek txapelketa interesgarria egin zuten. Ligaxkako partidatan Racingeri 2-0 irabazi zioten eta bertako taldearekin 1-0 galdu zuten. Halere finala jokatzeko aukera eduki zuten eta bertan bana berdindu ostean penaltietan txapellketa irabazi zuten. Realeko jokalariek penalti guztiak sartu zituzten eta Iñaki Auzmendi atezainak penalti bat geratu zuen.
Urko Iruretagoienan Real Sociedad taldeko jokalariari txapelketako jokalari onenaren saria eman zioten.
Zorionak taldeko kide guztiei.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!