JUBENILEN OHOREZKO MAILA:
BURGOS PROMESAS 0-2 REAL SOCIEDAD
Aste honetan jubenilen ohorezko mailan bi jardunaldi jokatu dira. Bata asteazkenean eta bestea asteburuan. Asteazkenean, abenduak 8, Real Sociedadek Burgosen jokatu zuen bertako Burgos 2000 taldearen aurka. Igandean, aldiz, bigarren itzuliko lehen partida Iruñan jokatu zuen talde gipuzkoarrak.
Burgosen Real Sociedad taldean jokatu zuten: Tena, Joseba, Aranda, Egaña, Muñoa; Alejandro, Castro; Marco, Pablo, Gaizka; Kenan. Baita ere jokatu zuten: Zabala, Michael, Villena, J.Manuel
Partida oso ona jokatu zuen talde txuri urdinak asteazken goizean ospatu zen norgehiagokan. Lehenengo zatian haizea alde zutela aprobetxatuz, aukera garbienak gipuzkoarrenak izan ziren, baloi bat zutoinera ere bidaliz; etxekoek ez zuten arriskurik sortu aurreneko zatian.
Bigarren zatian haizea kontra zutelarik eta partidua maldan gora jarriko zela ematen zuenean taldeak itxurarik onena erakutsi zuen ,baloi jabetza mantenduz eta sakontasun handia izanez. Gauzak horrela Kenanek penaltiz egin zuen lehen gola eta bigarrena Castrok banakako jokaldi bat burutuz.
SAN JUAN 1-2 REAL SOCIEDAD
Igande eguerdian Iruñako Donibane instalazioetan jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelairatu ziren: Celaya, Joseba, Aranda, Egaña, J.Manuel ; Marco, Alejandro ; Zabala, Villena, Michael; Kenan. Jokatu zuten ere: Castro, Pablo, Gaizka, Fuentes.
Partidu zaila atera zuen aurrera talde txuri urdinak igandean.Oker jarri ziren gauzak lehen zatian nafarrak aurretik jarri zirenean. Etxeko taldea atzean sartu zen,ondo defendituz eta gure taldeak, baloia izan arren ez zuen lortzen arriskurik egitea. Bigarren zatian partiduaren bila atera ziren eta joko onegia egin ez arren partiduari buelta ematea lortu zuten,lanari eta erakutsitako gogo biziari esker. Markok egin zuen berdinketaren gola eta ordu laurden faltan Pablok eman zion garaipena errealari falta jaurtiketa bat gauzatuz.
JUBENILEN NAZIONAL MAILA: TOLOSA 2-1 REAL SOCIEDAD
Tolosako Berazubi zelaian larunbata arratsaldean jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiaratu ziren: BARDAJI, RENOVALES, AIGUES, QUEVEDO, GIRALDEZ, URRUTIA, ELUSTONDO, OIARTZUN, MARTIN, CEBERIO Y HERNANDEZ. Jokatu zuten ere: RODRIGUEZ,ESNAL,MUGURUZA eta IRIONDO.
Easo taldeak 2-1 galdu zuen Tolosaren aurka jokatutako norgehiagokan. Lehen zatian ez zen dominatzaile argi bat ikusi. Nahiz Tolosak aukera garbiak eduki markagailuan aurreratzeko Real Sociedad taldea aurreratu zen lehen zatiko azken minututan jokaldi polit baten ondorioz.
Bigarren zatian etxeko taldea oso sendo atera zen berdinketaren bila. 10 minutu nahikoak izan zituen markagailuari buelta emateko. Realekoak berdinketaren gola bilatu zuten baina ez zuten joku onik egin eta ez zuten lortu. Etxekoek merezitako garaipena lortu zuten.
KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 5-0 LENGOKOAK
Larunbata goizeko 11:30tan jokatutako partida Zubietako Z6ean. Jokatu zuten: Giralt, Odriozola,Ibarbia, Moral, Prieto, Intxausti, Sangalli, Bautista, Rodriguez, Lopez eta Martinez. Jokatu zuten ere: Alonso eta Guridi.
Partida ona jokatu zuten gure kadete handiak. Lehenengo zatian kanpoko taldea bost atzelariekin atera zen zelaira eta lehenengo minutuetan ondo ibili ziren txuriurdiñen baloiak arriskutik ateraz. Partida aurrera joan ahala, kanpokoek erdian jende asko pilatuta zutenez hegaletatik sartzen hasi zen erreala. Aukera asko izan zituen sartu ahal izateko baina atsedenaldira 1-0 joan ziren.
Bigarren zatian txuriurdiñak erdiko jokalariekin hasiaz jokaldiak min handia egin zuten. Honek, gol geihago ekarri zituen etxekoentzako bai hegaletik sartuaz eta baita lerroen arteko paseak eginez eta honela partida 5-0 ekoarekin bukatu zen.
KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 2-1 HERNANI
Igande goizean Zubietako Z4 zelaian jokatutako norgehiagokan Real Sociedad taldean zelaiarutu ziren: Etxeberria; Arrue, Sanz, Torre, Munera; Artetxe (Arruabarrena), Olabe; Gorosabel (Marcos), Olaizola, Arrieta (Gajate); Manso (Calvillo).
Real Sociedad eta Hernani taldeen artean jokatutako partida oso intentsoa izan zen. Txuri Urdinak joku iniciativa eraman zuten eta aurkariak sendo defendituz kontraeraso jokua antolatu zuten. Partidako lehen golak azkar markagailuratu ziren. Etxeko taldearen gola Torrek lortu zuen eta handik gutxira hernaniarrek berdinketare gola lortu zuten etxeko taldearen huts egite bat aprobetxatuz. Realeko jokalari gazteek ez zuten etsi eta jokaldi polit baten ondorioz Arrietak 2-1 lortu zuen.
Bigarrel zatia ildo beretik joan zen, etxeko taldea baloia konbinatuz ongi amaitu ez zituen gol aukerak sortzen eta aurkariak baloi geratuko jokaldietan arriskua sortzen. Bigarren zatian ez zen golik lortu.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 4-0 ARETXABALETA
Larunbata goizean Zubietako Z4 zelaian jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiarutu ziren: Martinez. Goenaga (Egiluz), Urtaza (Leiza), Rodriguez, Petxarroman, Bengoetxea (Santos), Iglesias, Bravo (Zubeldia), Aierbe (Garikano), El Haddadi (De La Rubia) eta Celorrio.
Lehen denboran taldeak joko konbinatiboan ondo aritu da. Espazioak non sortu eta handik sarrera egiten saiatu da presa gehiegirik gabe. Horrekin batera lehen gola bederatzigarren minuturako erdietsi dugu. Horrek lasaiatsuna eman digu eta lehen denboran esan daiteke gure domeinua nahikoa nabarmena izan dela. Atsedenaldian 2-0koa genuen.
Bigarren zatiak lehenaren maila bera izan du, aldaketek beste batzutan ez bezala ez dute taldearen joko estiloa behera egitea eragin. Maila txukuna eman dugu eta 4-0 markagailua lortu dugu amaieran.
INFANTIL TXIKIA: ANTIGUOKO 4-1 REAL SOCIEDAD
Realaren partez jokatu zuten: Auzmendi (Casadevante), Agerralde, Garin, Ruiz de Mendarozketa, Urbe, Kerejeta, Petxarroman, Rekalde, Ibargoien, Crotto (Hernani), Iruretagoiena.
Larunbat goizean jokatutako partida belar artifizialeko Berio futbol zelaian. Txuri urdinek ondo kokaturik hasi zuten partida eta hasieran gol aukeraren bat edo beste izan zuten arren, lehen zatiko erdialdean, etxekoen lehenengo gola heldu zen. Txuri urdinek, urduritasunaren ondoriz, 6 minututan 3 gol jaso zituzten. 3-0 atsedenaldira eta aldapa gora igaroko zuen bigarren zati bat aurkezten zitzaien. Bigarren zatian, korner baten ondorioz, Ibaik egindako buruzkada eder bati esker 3 eta 1ekoa igo zen markagailura. Aldaketak egin ondoren, Petxarroman, lesionaturik, aldageletara joan zen eta taldea 10 jokalarirekin gelditu zen. Bukaeran, txuri urdinen urrunketa kaxkar baten ondoren etxekoen jaurtiketa batekin heldu zen 4-1eko markagailua.