GURE TALDEEN PARTIDAK AURREKO JARDUNALDIAN

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: LEIOA 2-0 REAL SOCIEDAD

 

Realaren partez, jokatu zuten: Auzmendi, Martinez, Ruiz de Mendarozketa, Garin (Agerralde), Urbe, Hernani, Petxarroman, Rekalde, Ibargoien (Kerejeta), Arrizabalaga, Iruretagoiena.

 

Larunbat goizean jokatutako partida belar artifizialeko Zubipe futbol zelaian (Hernanin). Infantil txikiak sailkatzeko faseko azken partidara ikasitako edukietan progresatzeko asmoz irten ziren zelaira. Lehenengo minutuetan heldu zen txuri urdinen gola. Hurrengo minutuetan baloi jabetzarekin jarraitu arren, etxekoek, zelaian ondo kokaturik, gol gehiago jasotzea ekidin zuten. Bukaeran 0-1 markagailuan eta gure txikiak Zubietatik markatutako hildoetatik aurrera egin behar dute. Segi lanean!

 

JUBENILEN NAZIONAL MAILA: REAL SOCIEDAD 1-0 RETUERTO


Realaren partez jokatu zuten: Bardaji, Martin, Elustondo, Rodríguez, Favris, Urrutia, Blasco, Renovales, Oiartzun, Ceberio y Hernández. Baita ere: Arruti, Esnal eta Izagirre.

 

Easo taldeak 1-0 irabazi zuen Returtoren aurkako partida. Lehen minutuetan Iker Hernandezek partidako gol bakarra lortu zuen. Hortik aurrera etxeko taldeak jokua dominatu zuen eta markagailuan tartea handitzeko aukera eduki zuen. Retuerto taldea atzean ongi antolatuta egon zen eta kontraerasora gol aukeraren bat eduki zuen.

 

Bigarren zatia oso antzekoa izan zen, etxeko taldean jokua dominatu baina golik ez. Partidaren ondarrean bizkaitarrek gol aukerak sortu zituzten baina etxeko taldeak, hestuasunak pasatu arren, atea hutsean geratzea lortu zuen.

 

KADETEEN EUSKAL LIGA: ATHLETIC DE BILBAO 3-1 REAL SOCIEDAD


Realaren partez jokatu zuten: Bastida, Odriozola, Moral, Ugarte, Alonso, Ibarbia, Guridi, Lopez, Sangalli, Capilla y Bautista. Baita ere: Intxausti, Rodriguez, Prieto, Nieto y Martinez.

Larunbata 12:00etan Lezaman jokatutako partida. Hasiera batetan maila altuko futbol partida izan beharrekoa baldintzatua geratu zen haize bortitzarengatik. Lehenengo zatian bilbotarrek haizea alde eduki zuten eta baloiaren jabetzaz erreala beraien menpe eduki zuten eta honela 1-0 joan ziren bilbotarrak atsedenera penalti bat sartu ondoren.

 

Bigarren zatia nahiz eta Realak haizea alde eduki gaizki hasi zen 8 minutuan beste penalti bat aurka pitatu bait zieten. Hala ere, txuriurdiñek lanean jarraitu zuten eta 15.minutuan 2-1ekoa sartzea lortu zuten. txuri urdinak konfiantza handiz berdinketaren bila joan ziren baina kanpoan dagoen baloi bat epaileak ez du pitatzen eta jokaldia Realaren aurkakogol batean bukatzen da. Honela 3-1ekoarekin partida amaitzen da.

 

KADETE TXIKI: TOLOSA 1-3 REAL SOCIEDAD

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Etxeberria; Arruabarrena(Infante), Arrue, Torre, Sanz, Munera, Rodriguez O.(Gorosabel), Gorostidi(Manso), Olabe, Calvillo(Gajate), Arrieta(Marcos).

 

Urriak 30, larunbatean, Usabal futbol zelaian jokatutako partida Tolosa eta Real sociedad taldeen artean.
Lehen zatian joku zuzena erabiliz Real Sociedad taldea Tolosa taldearen areara iritsi zen. Tolosa taldea defendatu egiten zen eta kontraerasoak erabiliz Txuri Urdinen atera iristen saiztzen zen. Baloi geratuko bi jokaldietan Realak lehen bi golak lortu zituen Calvillo eta Arrietaren bitartez.

 

Bigarren zatian Realeko jokalariak gehio konbinatu zuten eta gol aukerak sortu zituzten. Horrela Arrietak, ongi burututako jokaldi batean, hirugarren gola lortu zuen. Tolosarrek bere golaren bila evasora joan ziren eta baita lortu ere. Realeko atzelari batek bere atean sartu zuen despejatu nahian zebilen baloia. Tolosarrei indarra eman zien gol honek eta saiatu baziren ere ez zuten beste golik lortu.

 

INFANTILEN OHOREZKO MAILA: AMAIKAK BAT 1-4 REAL SOCIEDAD

Errotazarreko zelaian hasieratik jokatutakoak:

 

Martinez (Aristegi), De La Rubia (Egiluz), Leiza (Bengoetxea), Petxarroman, Rodriguez, Zubeldia (Urtaza), Bravo, Vicente, Aierbe (El Haddadi), Santos (Garikano), Celorrio.


Partida hasieratik Amaikak Batek iniziatiba guztia utzi digu eta haiek egindako errepliegea izugarria izan da. Zelaiaren 3/4etara iritsi artean ez genuen haien presentziarik somatzen. Nire ustean horrek gure jokaera nahastu egin du, ez baita oso egoera normala izan ikusitakoa. Baloirik gabeko jendeak irteerak ematen zituen arren, espaziorik ez zegoen haien bizkarrera. Gero, barrutik jokaldiak bukatzeko tendentzia gehiegizkoa izan da eta bertan baloia galtzen genuen. Galdu eta berehala berreskuratu, ez baizuten kontraerasoan irtetzeko ez gaitasunik ezta intentziorik ere. Gainera, banakako markaketak jasan dituzte gure aurrelariek, eta horrekin koherentea den librea ere izan dute 10 metro atzerago. Lehen zatia hutsean amaitu da.

Bigarren zatian sistema aldatu dugu, 1-3-1-4-2 jokatu dugu, lauko lerroko hegalekoak oso zabalik jokarazi ditugu eta era horretan haien banakako markaketak ere barruko gunetik hurrundu ditugu. Aldi berean barrutik kopuru nagusitasuna lortuta eta espazio gehiagoz aukerak sortzen hasi gara nahiz eta jokaldi isolatu batean aurretik jarri zaizkigun. Areaz kanpoko 2 jaurtiketetan 1-2 jarri gara eta eskuarekin golera zihoan baloi bat gelditu ondoren penaltiz sartu dugu 1-3koa eta gainera 10 jokalariz utzi du epaileak aurkaria. Azken minutuan laugarrena iritsi da.

 

INFANTIL TXIKIA: HERNANI 0-1 REAL SOCIEDAD


Realaren partez, jokatu zuten: Auzmendi, Martinez, Ruiz de Mendarozketa, Garin (Agerralde), Urbe, Hernani, Petxarroman, Rekalde, Ibargoien (Kerejeta), Arrizabalaga, Iruretagoiena.

 

Larunbat goizean jokatutako partida belar artifizialeko Zubipe futbol zelaian (Hernanin). Infantil txikiak sailkatzeko faseko azken partidara ikasitako edukietan progresatzeko asmoz irten ziren zelaira. Lehenengo minutuetan heldu zen txuri urdinen gola. Hurrengo minutuetan baloi jabetzarekin jarraitu arren, etxekoek, zelaian ondo kokaturik, gol gehiago jasotzea ekidin zuten. Bukaeran 0-1 markagailuan eta gure txikiak Zubietatik markatutako hildoetatik aurrera egin behar dute. Segi lanean!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!