AURREDENBORALDIA

Gure txapeldunak martxan dira

Gure emakumezkoen taldeak gaur goizean eman dio hasiera aurredenboraldiko neurketei. Txuri-urdinek bat eta huts irabazi diote CA Osasunari Bergaran Ane Etxezarretaren golari esker partidako azken jokaldian. Sentsazio positiboak gure txapeldunen lehenengo neurketa honetan.

Udako gainontzeko lagunartekoak hauek dira:

Abuztuak 3, larunbata. 11:30. Real Sociedad - C.A. Osasuna (Bergara)

Abuztuak 11, igandea. 18:00. Girondins - Real Sociedad (Donibane Lohitzun) Seaskaren aldeko partida.

Abuztuak 14, asteazkena. 18:30. Deportivo Alavés- Real Sociedad (Alegría - Dulantzi)

Abuztuak 17, larunbata. 19:30. EDF Logroño - Real Sociedad (Logroño)

Abuztuak 24, larunbata. 16:00. Real Sociedad - Athletic Club (Azpeitia). Euskal Herriko Kopako finala.

Abuztuak 31, larunbata. Ordutegia zehazteke. Real Sociedad - Rayo Vallecano (Arnedo)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!