Garaipen garrantzitsu berri bat bizi aurretik, zale txuri-urdinek Alboan-ekin lagundu eta modu bikainean erantzun zuten aipatutako GKE-ak, Real Sociedad Fundazioarekin batera, atzo eguerdian Anoetako Estadioan egindako deialdiari.
Gure infantilen, CD Trintxerperen, Deustuko Unibertsitatearen eta Loiola Etxea ikastetxearen ordezkaritzek boluntario lanak egin zituzten eta mugikor zaharrak eta osagarriak jaso zituzten Kongoko milaka emakumeak laguntzeko.
Real Sociedad Fundazioak eta Alboan GKE-ak eskerrak eman nahi dizkie bihotzez zale txuri-urdinei Afrikako herrialdean indarkeria sexuala sufritzen duten milaka emakumeak laguntzeko erakutsi zuten gogo izugarriagatik.
Partidara etorri ez ziren eta ekimenarekin lagundu nahi duten zaleek datorren asteartean gure bi dendetatik pasa daitezke haien mugikor zaharra uztera.
Gainera, ekimen honek mugikorren erabilera arduratsua bultzatzen du, birziklatzetik pasatzen direlako -osagaien %90a birziklatzen da- eta mineralen erauztearen beharra murriztu egiten da -gatazkaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren iturri dena.
2014tik, ALBOAN-k Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina bultzatzen du giza eskubideak urratzea eta ingurugiroaren suntsipena salatzeko asmoz, eta orain dela 20 urte baino gehiago Afrikako herrialdea hontzen ari den gatazkaren amaieran laguntzeko.
Informazio gehiago izateko, sinatzeko eta kanpainan laguntzeko http://www.tecnologialibredeconflicto.org/ helbidean sartu zaitez.