John Aldridgek aro berri bati eman zion hasiera Realean. Aro modernoko lehen atzerritarra 1989-90 denboraldian iritsi zen Donostiara.
Bere bi urteetako lehenengoan 16 gol sartu zituen Ligan eta 6 Kopan. Azpimarratzekoak dira Bartzelonari sartu zizkion 6 golak (4 Ligan eta 2 Kopan) eta UEFArako sailkatu gintuen azken jardunaldian Sevillari egindako gola. Atletico Madrileñoren aurkako Kopako partida batean estreinatu zen golegile bezala. Bere biktimarik gogokoena Bartzelona izan zen, guztira 8 gol sartu baitzizkion.
1990eko martxoaren 4an, bi gol sartu zizkion Rayori, eta aurretik Realean inork lortu ez zuen mugarria lortu zuen, 6 partidatan jarraian gola sartu baitzuen.
90-91 denboraldian 17 gol sartu zituen ligan eta 1 UEFA Kopan. Bernabeuko garaipenean sartu zuen gola (Realeko lehena ligan) eta, bi gol Camp Nouko garaipenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin