Gutxigatik

Bigarren taldeak 1-0 galdu du Athleticen aurka gaur Lezaman jokatutako derbian.

Exijentzia eta berdintasun handiko topaketa izan da ia partida amaitu arte. Etxekoak hobeto sartu dira partidan arriskua sortuz, baina lehen ordu erditik aurrera, donostiarrak hobeto aritu dira, hori bai, aukera argirik sortu gabe. Aldageletatik igaro ondoren aldiz, Gorka Alvarezenak hobeto atera dira, norgehiagoka menderatuz eta aurretik jartzeko bi aukera garbi edukiz. Hala ere, neurketa bukatzeko gutxi falta zela, Athleticek markagailua ireki du Irati Martinen jaurtiketa gurutzatu batekin. Txuri urdinak amaierara arte saiatu dira, baina puntuak Lezaman geratu dira.

Errendimendu ona erakutsi dute zelai zailean. Datorren igandean Zubietara itzuliko dira Real Aviles Industrialen aurkako neurketarako.


Fitxa teknikoa:

Athletic Club: S. Pérez, I. Alfaro (Garazi, min. 76), Balerdi, Nerea B., Oihane SM, Ainhi R. (Haizea, min. 59), C. Fernández, Agote (Hormaechea, min. 81), Muniozguren, Mara (Irati Martin, min. 59) eta Torrontegi (Gurtubay, min.46).

Real Sociedad: J. Arrula, Etxebeste (Zunzunegi, min. 89), Solozabal, Azpirotz, Agirrezabala, Santana (Etxeberria, min. 89), El Amraoui, Isasisasmendi (Aranburu, min. 77), Lezeta, Egiguren eta Puy (Chacón, min. 65)

Golak: 1-0: Irati Martin, min. 82.

Epailea: Antonella Navarro. Etxeko Ainhi R. eta C. Fernandez zein kanpoko Egiguren eta Etxebeste zigortu ditu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!