Sansek UE Cornella gainditu du gaur goizean huts eta bateko emaitzarekin. Gure filiala hobea izan da hasieratik, batez ere lehen berrogeita bost minutuetan, eta merezitako garaipena lortu du.
Txuri-urdinak nagusi agertu dira lehen zatian. Fiabemak izan du donostiarren lehen abagunea, desbideratuta joan den ezkerkada batekin. Magunak ere gure filiala aurreratu ahal izan du area kanpotik egindako erremate baten bidez. Aramburuk eta Gorrotxategik, tiro banarekin, atezaina ere proban jarri dute. Eta, hainbeste saiatu ondoren, gola iritsi da, merezita. A ze gola. Ikusgarria. Area ertzean falta eta Gotik, ezkerkada batekin, eskuadran jarri du. Fiabemak bigarrena izan du atsedenaldia baino pixka bat lehenago, baina Yari Meykherrek saihestu egin du buruz burukoan. Etxekoen hurbilketa eskasetako bat luzapenean iritsi da, Gonpiren erremate batekin, Ayesak arazorik gabe harrapatu duena.
Bartzelonarrek pauso bat aurrea eman dute bigarren zatian, baina ia arriskurik sortu gabe. Abagunean txuri-urdinenak izaten jarraitu dute, eta horietako batean bigarren gola iristeko zorian izan da, Fiabemak jokaldi bikaina egin eta Marinen errematearekin; atezainak, hori bai, geldiketa bikaina egin du. Etxekoen onena amaierarako hogei minuturen faltan iritsi da Clau Mendesen burukada batekin. Gure filialak nagusi izaten jarraitu du eta aurkariak ez du Ayesaren atea gehiegi urduritu. Azken txanpan, Orobengoak izan du garaipena ziurtatzeko gola, Marinek eskuinetik egindako erdiraketa baten ostean. Aurrelariak bigarren zutoinean errematatu du, lasterketan eta oposiziorik gabe, baloia sarearen albotik joanda.
Garaipen txuri-urdina, denboraldiko bigarrena eta lehena etxetik kanpo. Merezita, zelaian ikusitakoaren ondoren. Datorren igandean, Barça Atleticen aurkako partida. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
UE Cornellà: Yari Meykher, Kike López (kap.) (José Más, min. 46), Andreu Hernández, Vilaplana, Eudald Vergés (Koffi, min. 88), Toni Arranz (Mamor, min. 82), Caballero, Sergio Ayala (Pedro Soma, min. 82), Gonpi (Marc Tenas, min. 46), Canario eta Clau Mendes.
Sanse: Ayesa, Aramburu (Rupérez, min. 78), Martín, Cantero, Agote (Zoilo, min. 60), Gorrotxategi, Marín, Goti (Ochieng, min. 77), Azkune (Dadie, min. 60), Magunazelaia (kap.) eta Fiabema (Orobengoa, min. 77).
Gola: 0-1: Goti, min. 36
Epailea: Monterrubio Torres. Txartel horia erakutsi die etxeko Andreu Hernández eta Eudald Vergesi eta kanpoko Aramburu eta Marini.