ZALE TXURI-URDINAK BOISEN

Hain urrun, baina hai gertu

Vídeo

Duela hilabete pasatxo, Reala, ordezkaritza ofizial baten bitartez, Boisera joan zen Estatu Batuetako euskal komunitatearekin harremanak estutzeko.

Bidaia ‘Txuriurdin Amerikanuak’, Ipar Amerikako gure lehen lagunartea, ofizialki inauguratzeko aprobetxatu zen. Hogtita hamar lagun ingururekin batera, Xabi Prietok eta Zuhaitz Gurrutxagak parte hartu zuten ekitaldi polit horretan, gure klubaren koloreak urruntasunetik pasioz bizi dituen elkarte honen jaiotzan.

Egonaldian zehar, eta euskal komunitate osoaren inplikazioari esker, hainbat ekintza egin ziren, hala nola, garai hartan jokatzen zen euskal derbiaren atarian, futbol zelaian bi zale talde horiek aurrez aurre jarri zituen lagunarteko futbol partida. Realaren eta Athleticen jarraitzaileek partida zirraragarri eta dibertigarri batean neurtu zituzten indarrak.

Bestalde, Realzaleak hiriko Kapitolioan bildu ziren Basque Blockera elkarrekin joateko kalejira alai eta koloretsu batean, pandero eta trikitixa lagun. San Mamesen jokatutako derbia telebistaz ikusi zuten guztiek, eta familiaren argazki polit bat atera zuten bisita instituzionala amaitutzat eman aurretik.

Reala familia handia da eta bere pasioak mugak gainditzen ditu. Egun seinalatu hauetan, pertsona horietaz guztiez gogoratzeaz gain, eskerrak eman nahi dizkiegu hain urrutitik gure koloreak hainbeste ilusioz eta baldintzarik gabeko maitasunez defendatzen dituzten guztiei. Eskerrik asko.





Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!