Alavés B 0 -1 Sanse

Haize eta mareen kontra

Sansek urteko lehen garaipena lortu du Gasteizen bisitari gisa, elur denboraleak markatutako partida batean. Txuri-urdinek ahalegin ikaragarria egin dute eta hiru puntuak eskuratu dituzte, Lobeteren golari eta taldearen erresistentziari esker.

Zuriz jaio da topaketa. Zelaiak jokoa momentuoro baldintzatu duen elur geruza bat izan du gainazal osoan. Nabaritu da. Gureek, indartsu atera diren arren, ezin izan dute ohi duten bezala konektatu, eta kontrola Alavesi utzi diote pixkanaka. Hala ere, etxekoen atzealdean hutsune bat eta ondo jarritako pase sakon bat nahikoa izan dira Lobeteren esku lehen gola lortzeko. Ez dago talde hau geldiaraziko duen denboralerik. Partida berehala ireki da eta borroka etengabea ikusi dugu. Aranzabek min handia egin du ezker hegalean eta Veigari baloi gozoa jarri dio arearen aurrealdean, baina elurteak ia guztiz eragotzi du hiru zutoinen artean jaurtiketak kokatzea norgehiagoka osoan zehar. Unai Ruizek penaltia eragitea beste aukerarik ez du izan kontraeraso batean, baina Lupuren jaurtiketak zutoinarekin egin du topo. Lehen zatia dueluekin eta bi aldeetan izandako norgehiagokekin amaitu da. Berotasuna berreskuratzeko aukera atsedenaldian.

Bigarren zatiak tonu bera izan du: intentsitatea, liskarrak eta zehaztasun falta, eguraldi txarragatik. Berdegunearen egoera eta kontrako giroak eragindako higadura nabariak izan dira, baina bi taldeek kontrako atea jo dute etengabe. Aitor Aranzabe izan da, berriz ere, goiko arrisku nagusietako bat, eta Alavesen atezainak zaitasunekin gelditu du bere jaurtiketa indartsua. Gasteiztarrak balantza euren alde orekatzen saiatu dira, baina ezin izan dute Unai Ruizen atearen sarea aurkitu. Elurra eta elur gehiago, baina inork ez du amore eman zelaian. Ausartak. Azken txistua eta lehen garaipena bisitari gisa 2021ean.

Bitik bi. Bata etxean eta bestea kanpoan. Garaipen oso landua eta sufritua urte berri honetan taularen goialdean sendo jarraitzeko. Taldeak dena eman du eta hiru puntuak Zubietara eramango ditu. Sansek Leioa bisitatuko du urtarrilaren 16an.

Fitxa teknikoa:

Alavés B: Aritz Castro, Jaquad Erraji, Antornio Frau, Pepe Blanco (García, min.77), Jose Francisco Sabrido (S. García, min.60) , Andrei Lupu, Victor Martinez, Julio Rafael Martinez, Miguel Berlanga, Mircea Alexandru (Illescas, min.77), Alan Godoy (Gagua, min.60)

Sanse: Unai Ruiz, Alex Pecharroman, Jon Ander Olasagasti, Roberto Navarro (Aguirre, min.86), Julen Lobete, Unai Veiga (Garrido, min. 70), Jeremy Blasco, Imanol Ezkurdia, Aitor Aranzabe, Urko G. Zarate, Beñat Turrientes

Golak: 0-1: Lobete, min.18

Epailea: David Ruiz Esquinas. Txartel horia atera die etxeko Godoyri, Víctor Martinezi, Víctor Lopezi eta Mircea Alexandruri, eta kanpoko Blascori, Olasagastiri, Pecharromani, Turrientesi eta Unai Ruizi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!