Futbolariak, entrenatzaileak, zuzendariak eta langileak igaro egiten dira eta beti geratzen da Reala. Logikoa denez, futbol klubetako zaleek komunikabideen fokuek argitutakoa ikusten dute, baina foku horiek argitzen duten horren atzean ehunka pertsona daude, egunerokoa eraikitzen eta historiako aktore nagusiei bizitza errazten.
Pertsona horietako batek atzo hartu zuen erretiroa, 35 urtez itzalean lan egin ondoren. Anton Alberro du izena, mantentze lanetan aritu izan da, eta hiru futbol zelaitan ere lan egin du (Atotxa, Anoeta eta Reale Arena), hainbat presidente eta entrenatzaile eta ehunka eta ehunka futbolari ezagututa. Klubaren historia bizia.
‘Bulegoan’ egin zuen azken egunean, Antonek, lotsati, bera halakoa da-eta, Real Sociedad TVrekin hitz egin zuen, bere oroitzapen, lankide eta lagunei buruz eta aurrerantzean harmailetan egitea espero duenaz. Izan ere, laster mende erdi egingo du bazkide dela, eta orain bere eserlekura etortzea egokituko zaio. “Arraroa egingo zait, kostako zait nire laneko gauzei ez erreparatzea», aitortu du. Bizitza berria hasiko du eta Realari “ESKERRIK ASKO” esatea besterik ez zaio geratzen.
 
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin