Atzo arratsaldean hasi ziren gure Infantil taldearen entrenamenduak. Txuri-urdin txiki hauek bigarren urtea dute gurekin eta ilusioz gainezka iritsi ziren Zubietara. Entrenamendua baino lehen, Alex Uranga kontseilariaren ongietorria jaso dute, Administrazio Kontseiluaren izenean.
Ondoren z4 zelai berrituan aritu dira bere lehen entrenamenduan. Duela urte batzuetatik ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino goragoko kategoria batean lehiatuko dira, Kadete Preferente Mailan, alegia.
Entrenatzaile lanetan David Ortega arituko da. Gaurko lehen lan saio honetan honako futbolari hauek parte hartu dute: Daniel Bustamante, Oier Ipintza, Txomin Garmendia, Jules Gosse, Iraitz Otaño, Kemen Mitxelena, Aimar Urain, Xanet De Lucas, Mikel Garmendia, Markel Irazoki, Danel Granado, Beñat Aldasoro, Lander Agirre, Iker Albizu, Oscar Sampedro, Xabier Alcalá, Hegoi Cid, Ander Dubernet, Iker Ibarguren, Unai Montorio eta Haritz Uranga. Markel Martínez eta Aitor Acereda ez ziren egon arrazoi ezberdinengatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin