Atzo arratsaldean hasi ziren gure Infantil taldearen entrenamenduak. Txuri-urdin txiki hauek bigarren urtea dute gurekin eta ilusioz gainezka iritsi ziren Zubietara. Entrenamendua baino lehen, Alex Uranga kontseilariaren ongietorria jaso zuten, Administrazio Kontseiluaren izenean.
Ondoren z5 zelaian aritu ziren bere lehen entrenamenduan. Duela urte batzuetatik ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino goragoko kategoria batean lehiatuko dira, Kadete Preferente Mailan, alegia.
Entrenatzaile lanetan Mikel Ferradas arituko da. Atzoko lehen lan saio honetan honako futbolari hauek parte hartu zuten: Ibon Urdanpilleta, Oier Brit, Alex Nieto, Ganix Alkain, Asier Díez, Unax Telletxea, Marcos Rodríguez, Unai De la Cuesta, Eki López, Raúl Celorrio, Unai Mayoz, Jurgi Unamuno, Anass Pipard, Egoi López, Danel Martín, Paul Riesgo, Alfredo Alogo, Ivan Trujillo, Kaiet Arruabarrena, Adei Arana, Aiur Garayoa, Aitor Eizagirre, Unax Bilbao, Ekai Makazaga eta Zuhaitz Núñez. Irei Irazu eta Rubén Matos ez ziren atzoko lan saioan egon.