INFANTILAK HASI DIRA

Lehen eguneko ilusioa

Vídeo

Gaur arratsaldean hasi dira gure bi talde gazteenen entrenamenduak. Ilusioz gainezka -batzuentzat futbolari txuri-urdin bezala lehen urtea da-, bi infantil taldeetako mutilak Zubietara iritsi dira euren lehen entrenamendu egunerako. Lan saioaren aurretik, Joseba Ibarburu presidenteordea eta Alex Uranga kontseilariaren ongietorria jaso dute Administrazio Kontseiluaren izenean. Ondoren, z4 zelaian aritu dira entrenamendurik berezienean. Bi taldeak, azken urtetan ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino maila handiagoan lehiatuko dira, txikiena Ohorezko Infantil Mailan arituko da eta nagusiena Lehen Kadetean.

Infantil taldea David Ortega eta Beñat Etxabek zuzenduko dute. Lehen egun honetan honako jokalariek hartu dute parte: Erik Pereira, Alain Sudupe, Beñat Isasa, Julen Gaztañaga, Peru Larrañaga, Oier Oruezabal, Asier Peña, Unax Vitoria, Ander Ezpeleta, Abiot De Prado, Ivan Lozano, Haritz Vidal, Naier Ezkerra, Raúl Rodríguez, Aimar Enperantza, Anas El Fakhkhar, Ferdinand Juglar, Hugo Fernández, Telmo Gorostiaga eta Gexan Beloki.

Infantil Txiki taldea Mikel Ferradas eta Agustin Gajatek (delegatua) zuzenduko dute. Lehen entrenamendu honetan honako jokalariek hartu dute parte: Hugo Díez, Oihan Sarasola, Alar Pérez, Danel Manso, Aimar Borinaga, Lander Uranga, Xabier Almandoz, Pablo Fernández, Alex Ayala, Aitor Cuadrado, Oihan Telletxea, Jakes Uranga, Peru Anza, Julen Berasategi, Urko Ibarzabal, Beñat Alberdi, Josu Álvarez, Jon Beloki, Aimar Uribarren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!