Gaur arratsaldean hasi dira gure bi talde gazteenen entrenamenduak. Ilusioz gainezka -batzuentzat futbolari txuri-urdin bezala lehen urtea da-, bi infantil taldeetako mutilak Zubietara iritsi dira euren lehen entrenamendu egunerako. Lan saioaren aurretik, Alex Pereda eta Maite Azkoaga kontseilarien ongietorria jaso dute Administrazio Kontseiluaren izenean. Ondoren, z4 zelaian aritu dira entrenamendurik berezienean. Bi taldeak, azken urtetan ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino maila handiagoan lehiatuko dira, txikiena Ohorezko Infantil Mailan arituko da eta nagusiena Lehen Kadetean.
Infantil taldea Mikel Ferradas eta Agustin Gajatek (delegatua) zuzenduko dute. Lehen egun honetan honako jokalariek hartu dute parte: Alejo Corengia, Eñaut Letamendi, Jon De Orue, Danel Portu, Iker Ferrer, Asier Vázquez, Markel Elkano, Ibai Agirre, Oier Cueva, Eloy Nebreda, Xuban Mujika, Liam Baro, Manuel Sáenz, Oier Castillo, Oihan Chávez, Xanti Oyarzabal, Almedi Mujika, Ekain Ugalde eta Joel Martínez.
Infantil Txiki taldea David Ortega eta Beñat Etxabek zuzenduko dute. Lehen entrenamendu honetan honako jokalariek hartu dute parte: Erik Pereira, Alain Sudupe, Ivan Lozano, Abiot De Prado, Aimar Enperantza, Naier Ezkerra, Raúl Rodríguez, Haritz Vidal, Telmo Gorostiaga, Iñigo Urtizberea, Ohian Zubiaga, Hugo Fernández, Ferdinand Juglar, Anass El Fakhkhar, Unax Vitoria, Julen Gaztañaga, Oier Oruezabal, Asier Peña, Peru Larrañaga eta Beñat Isasa. Ander Ezpeletak ez du parte hartu lehen lan saio honetan.