Atzo arratsaldean hasi ziren gure bi talde gazteenen entrenamenduak. Ilusioz gainezka -batzuentzat futbolari txuri-urdin bezala lehen urtea da-, bi infantil taldeetako mutilak Zubietara iritsi ziren euren lehen entrenamendu egunerako. Lan saioaren aurretik, Alex Uranga kontseilariaren ongietorria jaso zuten Administrazio Kontseiluaren izenean. Ondoren, z4 zelaian aritu ziren entrenamendurik berezienean. Bi taldeak, azken urtetan ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino maila handiagoan lehiatuko dira, txikiena Ohorezko Infantil Mailan arituko da eta nagusiena Lehen Kadetean.
Infantil taldea Mikel Ferradas eta Agustin Gajatek (delegatua) zuzenduko dute. Lehen egun honetan honako jokalariek hartu zuten parte: Hugo Díaz, Oihan Sarasola, Alar Pérez, Danel Manso, Aimar Borinaga, Lander Uranga, Xabier Almandoz, Pablo Fernández, Álex Ayala, Aitor Cuadrado, Oihan Telletxea, Jakes Uranga, Peru Anza, Julen Berasategi, Aimar Uribarren, Urko Ibarzabal, Ibai Galparsoro, Yerai Mujika eta Oier Mayoz.
Infantil Txiki taldea David Ortega eta Beñat Etxabek zuzenduko dute. Lehen entrenamendu honetan honako jokalariek hartu zuten parte: Daniel Bustamante, Markel Martínez, Oier Ipintza, Txomin Garmendia, Jules Gosse, Iraitz Otaño, Kemen Mitxelena, Aimar Urain, Xanet De Lucas, Markel Irazoki, Danel Granado, Mikel Garmendia, Jarek Justiniano, Beñat Aldasoro, Aitor Acereda, Lander Agirre, Iker Albizu, Oscar Sampedro eta Haritz Uranga.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin