ITSAS MUNDUA EZAGUTZEN

Hasi da Txikizikloa

Gaur hasi da Txikizikloa. Altza Herri AIkastetxea eta Aiete Ikastetxeko ikasleek hasiera eman diote Realeko Urpeko Sailak Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duen edizio honi.

Eguna lusioa itzelarekin hasi dute txikiek. Donostiako Aquariumeko auditoriumean sartu dira eta itsasoak duen zabor arazoarekin erlazionatutako proiekzio bat ikusi dute. Ondoren Real Sociedad Fundazioak antolatutako eskulan lehiaketetako irabazleei sariak banatu dizkiete. Etxera hainbat opari eraman dituzte irabazleek eta guztien txalo zaparrada beroa jaso dute.

Momentu dibertigarrienetako bat txikiek Aquariumari egin dioten bisita izan da, marrazoak beti baitira erakargarri. Itsas mundua gertutik ezagutzeko aukera bikaina izan dute goiz eder honetan. Hurrengo lau egunetan Jesuitinas, Ekintza, Intxaurrondo Hegoa, Amara Berri, Arantzazuko Ama, Zurriola eta Karmengo Ama ikastetxeko ikasleen txanda izango da. Antzeko ekintzak egingo dituzte, baina guztiak gai berdinarekin. Txikizikloaren leloak eta Jacques Costeauk esploratzaile frantsesak esaten zuen bezala: “Itsasoa babesteko modurik onena itsasoa maitatzea da, eta ezin da maitatu ezagutzen ez dena”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!