SANSE 3-0 SD LOGROÑES

Hasiera ezin hobea

Vídeo

Sansek ezin hobeto hasi du bigarren fasea, SD Logroñesi hiru eta huts irabazita, txuri-urdinen partida oso serio batean.

Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatian, espero zitekeena baino askoz gehiago, ahal izan duen moduan eutsi dion aurkari baten aurrean. Trantsizio azkar batean iritsi da lehen gol txuri-urdina: Ayesak Pachecorentzat, honek Navarrorentzat, baloia bere zelaian hartu eta aurkariaren area ertzeraino iristeko, Turrientesi uztzi, Alkaini asistentzia eta honek, jaurtiketa indartsu batekin, lehenengoa sartzea lortu du. Jokaldia bikaina eta gola. Lobete, zutoinean jo duen ezkerkada batekin, eta Turrientes, langan jo duen falta batekin, aldea handitzeko zorian egon dira. Merezimenduak eta aukerak garaipena bideratuta uzteko.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da. Errioxarrek aurrerapausoa eman dute lehen berrogeita bost minutuetan bizirik atera ostean, ia ez baitute urduritu txuri-urdinen atea. Regilek, eskuinetik erdiraketa arriskutsu bat egin ostean, ez du zentimetro gutxi batzuez errematatu. Kanpokoen minuturik onenak izan dira, baina gure filialak sendo mantentzea lortu du eta eta onik atera da. Amaierarako hogeira, Navarrok Alkaini egindako penaltia eraldatu eta garaipena ia erabakita utzi du. Azken txanpan, Sola zelaira itzuli da min hartuta hilabete asko eman ondoren, eta hirugarren eta behin betiko gola sartu du area barruan aldaratze bat aprobetxatuta.

Txuri-urdinek garaipena lortu dute igotzeko lehian ari diren taldeen artean lehen postuan mantentzeko. Datorren igandean Calahorrara joango dira bosgarren sailkatuaren aurka jokatzeko. Gehiago. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Petxarroman, Arambarri, Pacheco, Ezkurdia, Olasagasti (Veiga, min. 72), Alkain (Sola, min. 72), Turrientes, Navarro (Garrido, min. 79), Jimenez (Aranzabe, min. 72) eta Lobete (Karrikaburu, min. 79).

SD Logroñes: Navarro, Aizpun, Caneda, Ledo, Loza, Rodellar, Lozano (Lacruz, min. 77), Calderon (Esteban, min. 69), Pascual (Charaf, min. 59), Regil (Kandoussi, min. 69) eta J. A. Sanchez (Echeverría, min. 59).

Golak: 1-0: Alkain, min. 15; 2-0: Navarro (p.), min. 68; 3-0: Sola, min. 86

Epailea: Rodríguez Carpallo. Txartel horia erakutsi die etxeko Petxarroman eta Turrientesi eta kanpoko Caneda, Loza, Kandoussi eta Ledori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!